Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Club de lectura familiar

Club de lectura familiar (eus)

[EUS]

Hiru-bost eta sei-zortzi urteko adin-tarteko umeei eta beraien gurasoei zuzendutako irakurketa klubak Galtzagorri elkarteko kide batek dinamizaturik.

Mintzoan kux-kux ekimenaren barne txertatzen den irakurketa klubaren helburua kalitatezko haur literaturaren irakurketaz eta literaturaz gozatzea da eta bide horretan, gurasoen ezinbesteko parte-hartzea bilatuko da beraiek bihurtuko baitira testuen eta haurren arteko bitartekari nagusi.

Horretarako, hainbat teknika eta baliabide eskaniko zaizkie parte hartzaileei; bibliografia egokia, irakurtzeko espazioa eta denbora sortzeko teknikak eta dinamikak, ozen irakurtzeko modua...

Saioak haur liburutegian izango dira, hilabetero bigarren ostegunean 17:30ean 3-5 urtekoentzat eta 18:30 6-8 urtekoentzat. Haurrek guraso edota hezitzaile batekin etorri beharko dute.

2025rako aurreikusitako saioak:

  • Urtarrilak 9
  • Otsailak 6
  • Martxoak 6
  • Apirilak 3
  • Maiatzak 8
  • Ekainak 5
  • Urriak 9
  • Azaroak 6
  • Abenduak 4
Agenda

Comprueba en la AGENDA cuál es la próxima sesión y si aún tienes posibilidad de apuntarte.