Erreserbak eta maileguak berritzea
Erreserbak
Beste irakurle bati mailegaturiko liburu bat hartu nahi baduzu, erabilgarri dagoenean eramateko erreserbatzen ahal duzu. Gehienez ere, bi liburu erreserba ditzakezu aldi berean.
Eta bai, Internet bidez ere erreserba dezakezu. Aurreko kasuan bezala, online katalogora (OPAC) sartu, zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu, dena delako liburua aurkitu, eta erreserbatu.
Berritzea (epea luzatzea)
Epea berrituz gero, liburuen mailegualdia luzatzen da, baldin eta beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu eta epe-berritzea mailegua bukatu aurreko 5 egunean eskatzen bada. Gehienez ere, bi aldiz luzatzen ahalko duzu.
Gainera, mailegualdia Internet bidez ere berritzen ahalko duzu. Horretarako, online katalogora (OPAC) sartu beharko duzu zure txartel eta gakoarekin, eta, bertan zaudela, «Nire liburutegia» atalera sartu. Pare bat klik nahikoa izanen dira.
Zure pasahitza ez badakizu, eska ezazu liburutegian.