Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Mailegu pertsonala

préstamo personal

Mailegurako baldintzak

Katalogoaren bitartez jakin dezakezu zer dokumentu hartzen ahal duzun maileguan eta une horretan zein dauden erabilgarri. Mailegatzeko, aski duzu Nafarroako liburutegi publikoen sareko txartela izatea.

Gehienez aldi berean 7 dokumentu izaten ahal dituzu:

  • 3 liburu 21 egunez. Bi aldiz berritu daiteke harturiko liburuen mailegualdia, betiere beste erabiltzaileren batek erreserbatu ez badu. Liburu batzuek ezaugarri bereziak dituzte eta bakarrik 7 egunez mailegatzen dira.
  • 2 aldizkari 7 egunez. Bi aldiz berritu daiteke harturiko liburuen mailegualdia, betiere beste erabiltzaileren batek erreserbatu ez badu.
  • 4 ikus-entzunezko 7 egunez.

Gogora ezazu dokumentuak garaiz itzuli behar dituzula; hala egin ezean, dokumentu bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko, zure txartela egun batez ezin erabiliz egonen zara zigor gisa.

Nire liburutegia

Bai maileguak berritzeko, bai liburuak erreserbatzeko, sar zaitez Internet bidez online katalogoan(OPAC) zure txartela eta gakoa erabiliz (“Nire liburutegia” atalean).

Etxetik eta gailu mugikor batetik sar zaitezke.

Ez badakizu zein den zure pasahitza, eska ezazu liburutegian.