Hemeroteca
Irakurgaiak eskueran
Liburutegian, badugu gune bat egunkari eta aldizkariekin, eta merezi du hura ezagutzea. Butaka gorri-more eroso batzuk dauzka, eta bista paregabeak ditu. Arriurdiñeta plazaren zati handi bat hartzen du: plazan auzoko jendea elkartzen da, terrazetan, eta haurrak han ibiltzen dira gustura jolasean. Plazan egotea bezalakoxea da, baina liburutegiko tenperatura goxoan.
Liburutegian sei egunkari daude irakurgai: Diario de Noticias, Diario de Navarra, Gara, Berria, El Mundo eta El País.
Gainera, hogeita hamar bat aldizkari ere baditugu, hainbat arlotakoak: kultura, zientzia, artea, historia, etxea, edertasuna, gizartea, etab. Seguru gaude baten bat zure interesekoa izanen dela.