Ohiko galderak

Zer behar dut liburutegiak erabili ahal izateko?
Liburutegietara edonor sar daiteke. Materiala maileguan eraman nahi baduzu, edo ordenagailuak erabili, Nafarroako liburutegien txartela izan behar duzu.
Nola lor dezaket?
Aurrez aurre egin dezakezu liburutegira joanda, edo Internet bidez,txartela eskatzeko inprimaki honen bidez
Nafarroako zeinahi liburutegitako liburuak hartzeko balio du txartelak?
Bai, txartel bakarra dago Nafarroa osorako. Hala ere, mailegua non egin den, liburutegi hartan itzuli beharko da dokumentua.
Zenbat material eraman ditzaket maileguan?
Guztira, gehienez zazpi izan ditzakezu. Liburutegi berean, gehienez 3 liburu, gehienez 4 ikus-entzunezko eta gehienez 2 aldizkari.
Liburutegien sare osoan, honenbeste dokumentu har daitezke aldi berean:
- 7 liburu, 21 egunetarako gehienez (mailegualdia luzatu daiteke),
- 6 ikus-entzunezko dokumentu, soinu-dokumentu edo dokumentu elektroniko, 7 egunetarako gehienez ere.
Etxetik ikus dezaket zer dokumentu dauden liburutegian?
Bai. Online katalogoaren bidez hau guztia egin dezakezu: bilatu, zure maileguak ikusi, erreserbatu, eskaerak egin eta iruzkinak nahiz iritziak idatzi. Pasahitza ez badakizu, eskatu liburutegian.
Luzatu dezaket maileguan ditudan dokumentuen mailegualdia?
Bai, bi aldiz; betiere, dokumentuok erreserbaturik ez badaude edo beste batzuk atzerapenez itzuli ez badira. Ezin dira luzatu ez ikus-entzunezkoen ez oposizioetako gaitegien mailegualdiak.
Nola erreserbatzen dezaket beste norbaitek maileguan hartu duen materiala?
Mostradorean eskatuta edo online katalogoaren bidez. Zure erreserba aktibatzen denean, abisatu eginen dizugu.
Nafarroako liburutegien sareko beste liburutegi batzuetako liburuak eskatzen eta itzultzen ahal ditut?
Bai. Liburutegien arteko maileguaren bidez, beste liburutegi batzuetako liburuak eskatzen ahal dituzu; betiere, gure funtsean ez badaude.
Zer gertatzen da liburua itzulketan atzeratzen banaiz?
Maileguan duzun dokumentu bat itzultzen zenbat egunez atzeratzen zaren, horrenbeste egunez egonen zara zigortuta.
Zer gertatzen da materiala galtzen edo hondatzen badut?
Liburutegian galdetu beharko duzu ea material berdina ekarri behar duzun edo han esanen dizuten beste material baliokidea ekarri behar duzun.
Dokumentu berriak erostea iradokitzen ahal dut?
Bai. On-line katalogoaren bidez, edo inprimaki honen bidez, idatziz, eskatzen ahal duzu.
Ba al dago Interneterako sarbiderik?
Bai, ordenagailuez gain, badugu wifi konexioa.
Ba al duzue liburu elektronikorik?
Bai, eBiblio plataformaren bidez. Zure txartel-zenbakiarekin eta helbide elektroniko batekin, zuzenean sartuko zara. Hemen duzu informazio gehiago, gure liburutegi digitalean.
Ba al dago ordutegi berezirik?
Eguberrietako eta herriko jaietako egun batzuetan ordutegi berezia dago
Ba al dago taldean lan egiteko tokirik?
Sentitzen dugu, baina ez, gure liburutegian ez dugu halako zerbitzurik.
Liburuak dohaintzan eman daitezke?
Dohaintzak onartzen ditugu baldin eta bilduma kudeatzeko politikari egokitzen bazaizkio irizpide tekniko hauen arabera: gaurkotasuna, indarra, interes orokorra eta gaiaren egokitasuna. Zalantzarik izanez gero, liburutegian galdetzen ahal duzu.
Iradokizunik egin nahi badiguzu, edo guri idatzi zerbait gustatzen zaizunean edo gustatzen ez zaizunean...
Iruzkinak egin ditzakezu posta elektronikoaren bidez, Facebook bidez edo imprimaki hau erabilita.