Interesguneak
Interesguneak
Interesguneak aretoko toki zehatz batzuk dira, gai jakin bati buruzko material dokumentala daukatenak. Bildumak eskuragarriago paratzea da helburua, erabiltzaileek azkarrago bila dezaten behar dutena; horretarako, erabiltzaileentzat esanguratsuenak diren gaiak bereizten dira, hala nola hizkuntzak ikasteko liburuak, bidaiei edo etxeari buruzkoak, oposizioei eta enpleguari buruzkoak edo komunikazio-zientzien gainekoak.
Funts horiek irakurgelako bi solairuetan daude, behar bezala seinaleztatuta, eta kolore ezberdinetako ikonoak dauzkate.
Batzuetan, aldi baterako interesguneak sortzen ditugu, gizartean gaurkotasuna duten gaiak edo liburutegiarekin zerikusia duten gertakari zehatzak direla eta (ospakizunak, erakusketak, albisteak, etab.).
Hizkuntzak
Hizkuntzak ikasteko dokumentuak dauzka: gramatikak, metodoak, hiztegiak, irakurgai mailakatuak.
Bidaiak
Bidaia-gidak, monografiak eta bidaia-liburuak eta Donejakue Bideari buruzko dokumentuak.
Etxea
Lorezaintzako liburuak, etxeko animaliak, ehiza eta arrantza, sukaldaritza, etxearen mantentze-lanak, joskintza, barnealdeen dekorazioa, eskulanak.
Komunikazio zientziak
Hainbat arlotako liburuak dauzka: dokumentazioa, idazketa, bibliotekonomia, kazetaritza, industria grafikoak, publizitatea eta propaganda, eta informazio komertzial eta industriala.
Oposizioak eta enplegua
Test psikoteknikoak eta oposizioetako askotariko gaitegiak dauzka.
Aldi baterako interesguneak
Aldi baterako interesguneak gai jakin batzuei buruzko erakusketak egiteko sortzen dira, hala nola errefuxiatuen egoera, lehen mundu-gerra, beat belaunaldia, Miguel Delibes eta beste idazle batzuen jaiotzen urteurrenak...