Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Bilduma

Liburutegia

Liburutegiaren egungo egoitza 1400 metro karratukoa da eta bi solairu ditu.

Beheko solairuan honako irakurgaiak dauzkazu: helduentzako narratiba eta komikia, gazteentzako literatura, ikus-entzunezko bilduma, poesia, antzerkia, bidaia-gidak, etxeari eta hizkuntzei buruzko interesguneak, arte ederrei, jokoei, ikuskizunei eta kirolei buruzko liburuak, baita egunkariak eta aldizkariak ere.

Lehenbiziko solairuan, berriz, fikziozkoak ez diren liburuak dituzu, baita komunikazio-zientziei eta oposizioei eta enpleguari buruzko interesguneak eta hemengo gaien bilduma ere.

Liburutegiko funts gehienak eskura daude, gordailuan daukagun parte txiki bat izan ezik. Parte txiki hori ere kontsulta eta mailega dezakezu, aldez aurretik erakusmahaian eskatuz gero