Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Mailegu pertsonala

Mailegu pertsonala

Liburutegiak dokumentu kopuru handi bat eskaintzen dizu maileguan eraman ahal izateko. Doako zerbitzua da eta erabiltzeko behar duzun bakarra Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko txartela izatea da.

Ez ahaztu liburutegira zatozenean ekartzen, behar izango duzu mailegua egiteko.

Gehienez 7 dokumentu izan ditzakezu batera:

  • 3 liburu 21 egunetarako, bi aldiz berritzeko aukerarekin epe berdinerako, beti ere ez badu beste batek aurretik erreserbatu.
    Zenbait liburu, bere berezitasunengatik, 7 egunetarako mailegatzen dira bakarrik.
  • 4 DVD, CD-ROM, DD,CD, 7 egunetarako.

Dokumentuen mailegua norberak egin behar du horretarako dauden automailegurako makinetan. Lau dira liburutegian, hiru beheko solairuan eta laugarren bat, haurrentzako liburutegian.

Biltegietan dauden liburuen kasuan, mailegua liburuzainak egingo du, erabiltzaileari ematerako momentuan.

Liburutegitik hartutako liburuak zaindu. Galdu edo hondatu egiten badituzu, liburutegian adieraziko dizuten materialarekin ordezkatu beharko duzu.

Itzulketak

Maileguan hartutako dokumentuen itzulketa liburutegiko sarrerako mahaian egin behar da, gure ordutegiaren barruan bada, ordutegiz kanpo egin nahi baduzu, kanpoan dagoen postontzia erabili beharko duzu.

Gogora zaitez dokumentuak garaiz itzultzen, bestela zigorra honako hau izanen da: dokumentu bakoitzeko eta egun bakoitzeko atzerapenagatik, zure txartela egun batez baliogabekotuko da.

Liburuen epe luzapena

Maileguen epe luzapena beti ere posible da beste irakurle batek ez baditu erreserbatu, eta eskaera itzultze data baina aurreko bost egunetan egiten bada. Bi alditan eskatu daiteke dokumentu baten maileguaren luzapena. Kontutan izan aste baterako epea duten maileguak ezin direla luzatu.

Luzapen hau Interneten bitartez egin daiteke ere: On line katalogoko (OPAC) edo edo Abarka metabilatzailean sartuta zure txartela zenbakia eta pasahitza sartuta. Ezagutzen ez badituzu liburutegian eskatu. Epe luzapena nola egin On line katalogoan (OPAC) ez badakizu ondoko tutorialan ikus dezakezu. Eta jakiteko nola egin Abarka metabilatzailean, ondoko tutoriala ikusten ahal duzu.

Telefonoaren bidez ere egin dezakezu : 848427797

Liburuen erreserba

Beste irakurle batek duen liburua eskuratu nahi izanez gero, erreserbatu dezakezu bukatzen denean zuri helarazteko. Batera bi liburuen gaineko erreserbak egin daitezke.

Eta bai, Interneten bitartez egin daiteke ere. Lehenago esan bezala, On line katalogoan (OPAC) edo Abarka metabilatzailean sartuta, zure txartelaren zenbakia eta pasahitza eman, izenburua bilatu eta erreserba burutu.

Erreserba nola egin On line katalogoan (OPAC) ez badakizu ondoko tutorialan ikus dezakezu. Eta jakiteko nola egin Abarka metabilatzailean, ondoko tutoriala ikusten ahal duzu