Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Ondare bibliografikoa

Ondare bibliografikoa

No alt text available for image

Harremanetan jartzeko: bgnpabib@navarra.es
848 427 762

Ordutegia:
Astelehenetik-ostiralera, 8:30etik - 14:30era.

Kontsultak - iradokizunak

No alt text available for image

Nafarroako Liburutegiaren betekizuna Nafarroako ekoizpen bibliografikoa bildu, gorde eta zabaltzea da, idatzizko ekoizpena, aldizkakoa izan zein ez, ikusizkoa, soinuzkoa eta multimedia, inpresoa edo beste edozein euskarritan dagoena barne, Nafarroako ondare bibliografikoaren kontserbazioaz arduratzen da ere eta gure lurraldean Ondare Bibliografikoaren katalogo kolektiborako lanak koordinatzeaz (32/2002 Foru Legearen 16. Art., azaroaren 19koa, Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duena)


Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa

Martxoaen 2020an, 67.729 izenburu eta 98.500 ale biltzen ditu. Bere garapena etengabeko araketa eta handitze prozesuan dago.

- Ondare bibliografikoko katalogoa

- Nafarroako Ondare Bibliografikoa osatzen duten liburutegiak

- Funtsen kontsultaren inguruko informazioa

- Dokumentuen kokapena

BiNaDi: ondare digitalizatua

Ondare horren parte bat digitalizatuta eta eskuragarri dago Nafarroako Liburutegi Digitalean (BiNaDi), funtsak zabaltzeko eta gordetzeko tresnan.

Nafarroako Liburutegia

25.602 titulu eta 29.397 ale ditu: horien artean 72 inkunable; XIX. mendearen aurreko 14.500 ale baino gehixeago; XIX. mendeko 10.000 baino gehiago; XX. mendeko 4.500 inguru eta XXI. mendeko 15 bat.
Inprimaki zaharrena Erroman 1480 inguruan argitaratutako 4 orriko testu erlijioso bat da.

Funtsen jatorria

Nafarroako LIburutegiko funts zaharrak jatorri askotarikoa du:

Oinordetzan jasotako ondarea - Bildumaren zati handiena XIX. mendean erlijio-ordenei desamortizatutako dokumentuetatik dator. Hori dela eta, funts hauek erlijio gaiei buruzko liburuak biltzen dituzte gehien bat; hala ere, aipagarriak dira era berean historia, zuzenbidea eta medikuntzari buruzko liburuak. Literatura lanak eskasak dira. Dokumentu guzti hauek osatu zuten 1870. urtean Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Institutuan zabaldu zen liburutegia.

Dohaitzan jasotako ondarea: - XX. mendean zehar, lehenengo erdialdean batez ere, liburutegiak nafar kulturaren pertsonai nabamenengandik dohaitza aipagarriak jaso zituen- Arigita, Campion, Zalba, Ibarra (zezen liburutegia), García Bacca, etab.

Erositako ondarea - Nafar ondare bibliografikoaren zaintzeaz arduratzen den erakunde bezala, Nafarroako Liburutegiak erosketen bidez gure lurraldeko memoria bibliografikoa berreskuratzearen lana hartzen du bere gain. Nahiz eta kuantitatiboki portzentai txiki bat suposatu, kualitatiboki eskurapenak oso garrantzitsuak dira beren gai edo bitxitasunengatik.

Gordailuan utzitako ondarea - Kultur intereseko ondasuna den Jose Maria Azcona nafar bibliofiloaren liburutegiak,8.000 izenburu eta 11.000 ale biltzen ditu. Liburutegia Nafarroako historian (Nafarroa Beherea eta Garaia), heraldikan, XIX. mendeko Espainiako historian eta hemerotekan bereizi egiten da.

(info+)