Internet eta ofimatika
Internet eta ofimatika
Liburutegian hogeita zortzi ordenagailu daude helduentzat, beheko solairuan, eta bertze sei haurrentzako liburutegian. Zerbitzu honen bidez Interneten sartu edo ofimatikako programak erabil ditzakezu
(info+)
Erabilera arauak
WiFi
Liburutegiak ere wifia eskaintzen du Interneten sartzeko
Bi erabilpen mota dago
- Zuzenean erreserbarik gabe (ordenagailua bertze batek erreserbatuta ez badago). Helduek egunean gehienez ordu bete erabili ahal izanen dituzte (dena batera edo hiru tartetan), eta haurrek egunean gehienez 45 minututan (aldi batean edo bitan).
- Aldez aurretik eginiko erreserbarekin. Astean gehienez ordu beteko hiru erreserba egin ahal izanen dira. Eguneko erreserba bat baino ez da onartzen.
Zure irakurle txartela eta pasahitza ezagutzea baino ez duzu behar (eta zigortuta ez egotea, jakina).
Ordenadore bakoitzean pertsona bakarra arituko da.
Arauei jaramonik ez egiteak langileek zerbitzuaren eteteak ekarriko du -horretarako baimenduak baitaude-.
Dokumentuak inprimatzeko aukera dago ere: 0,10€ orri bakoitzeko zuri-beltzean eta 0,50 € koloretan.
Gure liburutegiak wifi izanik norberak Internetera sartu ahal izanen da berezko dispositiboaren bitartez (ordenagailu eramangarriak, tabletak edo mugikorrak)
Autozerbitzuko fotokopiagailua bada ere liburutegiko materialak kopiatzeko. Erabiltzailearen esku gelditzen da jabetza intelektuala eta kopia eskubideari buruzko espainiar legedia errespetatu beharra.