Artxibo filmografikoa
Artxibo filmografikoa
Harremana: filmoteca.archivo@navarra.es
Bulego Teknikoa:
848 424 750
Harrera ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
Nafarroako Filmoteka 2011 urtean sortu zen. Artxibo filmografikoa eta proiekzio eta programazio arloak bildu dira interesa duen publikoari zinema zikloak zein biltegian aurkitzen diren funtsak erakutsi eta hurbiltzeko asmoarekin.
Artxibo filmografikoa Nafarroako filmotekaren bihotza da eta bere zeregina funtsezkoa da Nafarroako ondare filmografikoaren balioespen eta kontserbaziorako. Artxiboan burutzen diren funtzio nagusienak Nafarroarekin edo nafarrekin erlazioa duten funts zinematografikoen berreskurapena, babesa, berriztapena, dokumentazioa, katalogazioa eta digitalizazioa dira.
Artxibo filmografikoak barne hartzen dituen bildumak film familiarrak, etxekoak eta amateurrak dira bereziki, baita profesionalak ere, hala nola, nafar ondare zinematografikoa mantendu eta gordetzeko interesgarriak diren material guztiak. Dokumentu guzti hauek artxibategian jaso egiten dira borondatezko gordailuen bidez, dohaintzen bitartez edo, filma komertzialen kasuan, Lege Gordailuak ezartzen duen gordailutze beharragatik.
Erositako digitalizazio ekipamendu berriei esker, funtsak errazago eta kalitate handiagoarekin ikus daitezke, erabiltzaileari modu egokiago batean eta baliabide berriei egokituta eskuratzeko aukera eskainiz.
Biltegitan dauden dokumentuak ikusi ahal izateko aurretiko eskaera bat egin behar duzu. Horretarako, artxibo filmografikoaren bulego teknikoarekin harremanetan jar zaitezke email edo telefonoren bidez. Erantzun egokia eta zure kontsultaren beharrei egokitua eskainiko dizugu.
Gure oroimenaren fotogramak
Zuk ere artxibo filmografikoa aberasten lagundu dezakezu.
Edozein formatuko material filmografikoa baduzu, edo duen baten bat ezagutuko bazenu, eta nola kontserbatu edo ikusi ez badakizu gurekin harremanetan jarri.
Materialaren kontserbazioan lagun zaitzakegu, kontutan izanik filmikoa oso material sentikorra dela eta erraz hondatu egiten daitekela, eta, aldi berean, galtzeko arriskuan dagoen, herri, auzo... memoria kolektiboa sortzen lagunduko duzu.
(+info)