Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Gidatutako bisitaldiak

Gidatutako bisitaldiak

Material para una visita

Liburutegira bisita gidatua egin nahi baduzu, bete formulario hau

Liburutegira taldeko bisitaldiak egiteko aukera dago, hura ezagutu eta nola funtzionatzen duen ikusi ahal izateko

Jarduerak 45 edo 90 minutu inguruko iraupena du, bisita-motaren eta parte-hartzaileen adinaren arabera. Taldeek irakasle edo arduradun baten laguntza izan beharko dute uneoro.

Hiru jarduera ezberdin eskaintzen dira, bakoitza adin-tarte desberdin bati zuzenduta.

Liburutegiko lehoia

Bisita gidatu honek aukera ematen du liburutegia ezagutzeko, azalpen errazen bidez: irakurketa mailaren araberako antolaketa, bertan egiten diren jarduerak eta liburutegia bisitatzeko behar dena. Bisitarekin batera, Michelle Knudsenen "Liburutegiko lehoia" ipuinaren irakurketa egingo da. Amaitzeko, haurrek beren kabuz arakatu ahal izango dute liburutegia.

Adina: Haur hezkuntza
Hizkuntza: Gaztelera eta Euskara
Iraupena: 45 minutu

Irakurleak abordatzera!

Pista-joko zirraragarria liburutegia ezagutzeko eta informazioa bilatzen ikasteko. Jarduera piraten munduan girotuta dago. Frogen bidez, haurrek liburutegiaren antolaketa, katalogoaren erabilera, automailegua eta gauza gehiago ezagutuko dituzte.

Adina: Lehen hezkuntza
Hizkuntza: Gaztelera eta Euskara
Iraupena: 90 minutu

Hilketa liburutegian

Ikasleek liburuzaina nork hil duen jakin beharko dute. Pista eta frogen bidez, liburutegiaren antolaketa, katalogoaren erabilera, liburutegiko atal desberdinak eta abar ikasi eta deskubrituko dituzte.

Adina: DBH 1go eta 2. maila
Hizkuntza: Gaztelera eta Euskara
Iraupena: 90 minutu