Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Maiz galdetua

Ohizko galderak

Preguntas

Txartelik izan gabe liburutegia erabil dezaket?

Bai, liburuak irakurri, film bat ikusi edo zure lanak egin ahal izango dituzu

Bakarrik joan naiteke haur liburutegira?

8 eta 14 urte bitartekoa bazara, bai.
7 urte baino gutxiagokoek pertsona heldu baten laguntzaz etorri beharko dira.

Nola eraman ditzaket liburuak edo filmak etxera?

Materiala maileguan eraman nahi izan ezkero, Nafarroako Liburutegien Sareko irakurle txartela izan behar duzu. Liburutegiaren bazkidea egitea doakoa da. Fitxa bat bete beharko duzu zure datuekin. 14 urte baino gutxiago badituzu, zure gurasoek edo tutoreak sinatu beharko dute.

Zer eraman dezaket?

Gehienez batera, 3 liburu 21 egunerako eta 4 ikusentzunezko (CDak eta/edo DVDak) 7 egunerako eraman ditzakezu. Guztira 7 material Nafarroako Liburutegi publiko guztien artean. Epea bukatzear dagoenenan, liburuak irakurtzeko denbora gehiago behar baduzu mailegua luzatu ahal izango duzu (erreserbatuta ez badago eta zigorrik ez baduzu). Behar duzun liburua beste irakurle batek baldin badu, erreserbatu dezakezu eta itzultzen duenean abisatuko zaitugu . Bai erreserbak eta baita luzapenak ere, interneten bidez egin daitezke. Horretarako behar duzun pasahitza ez baduzu ezagutzen eskatu liburutegian.

Zer gertatzen da berandu ekartzen baditut?

Dokumentuak behar den epean ez itzultzeak zigorra ekarriko du. Atzeratutako egun bakoitzeko, egun bat txartela erabili izan gabe egon beharko duzu. Kontutan izan, berandu ekartzen dituzun dokumentuak bat baino gehiago direnean, zigor egunak biderkatuko zaizkizula dokumentuen kopuraren arabera.

Ordaindu behar da?

Ez, zerbitzu publikoa eta doakoa da.

Mailegatua dagoen liburu bat erreserba dezaket?

Behar duzun liburua beste irakurle batek baldin badu, erreserbatu dezakezu eta itzultzen duenean abisatuko zaitugu. Interneten bidez egin ahal izateko behar duzun pasahitza ez baduzu ezagutzen liburutegian eskatu.

Eta liburutegiko ordenagailuak, nola erabil daitezke?

Egunean 45 minutuko saioa izango duzu, gehienez 5 egun astean.
Aldez aurretik erreserbatzeko aukera duzu OPAC-en bidez. Inprimatzeko aukera dago ere. Inprimaketen prezioa orri bakoitzeko, honako hau da:

-Zuri-beltzean:0,10 €

-Koloretan: 0,40 €