Ipuinkontaketa saioak eta tailerrak
Ipuinkontaketa saioak
![Sesión de cuentos Sesión de cuentos](/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/240/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 240w,
/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/320/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 320w,
/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/480/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 480w,
/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/960/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 960w,
/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/1366/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 1366w,
/.imaging/mte/site-bibliotecas-theme/1600/dam/navarra/infantil/Actividades/cuentacuentos2.png/jcr:content/cuentacuentos2.png 1600w,)
Boluntario izan nahi duzu ipuinak kontatzeko?
Liburutegian bertan eman dezakezu izena, baita ee telefonoz (848 42 89 80) edo posta elektroniko bidez: bninfantil@navarra.es
Asteazkenero, 18:00etan, ipuin kontaketa saioa izaten dugu liburutegian, boluntarioen eskutik.
Jarduera 4 urtetik gorako haurrentzat bideratua da, eta hainbat hizkuntzatan egiten da, astearen arabera:
• Gaztelania (hileko lehen astean)
• Euskara (bigarren astea)
• Ingelesa (hirugarren astea)
Hileko azken asteazkenean "Kamishibai-ren Lagunen Elkarteko" haurrek eskaintzen diguten kamishibai saiorako gordeko dugu.
Hilean behin ipuin-saio bat izaten dugu ipuin kontalari profesional baten eskutik.
Haurrentzako tailerrak
Urteko une jakin batzuetan (Gabonetako oporrak, Aste Santua eta uda) liburutegiak adin desberdinetarako eta gai ezberdinei buruzko tailerrak eskaintzen ditu.
Unea iristen denean, liburutegiak informazio zehatza eskainiko du ohiko bideen bidez (web orria, sare sozialak eta liburutegiko iragarki taulan).