Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Bilduma

Bilduma

Nola dago antolatuta?

Libros en la estantería

Liburutegiak liburu, aldizkari, ikus-entzunezko... ugari eskaintzen dizkizu.
Horietako bakoitzari signatura deitzen diogun letra- eta zenbaki-kode bat dagokio. Etiketa zuri batean kokatzen da, tejueloa bezala ezagutzen dena eta liburuen bizkarrean eta ikus-entzunezkoen azalean kokatua dagoena.

Liburutegiko dokumentuak signaturen arabera antolatzen dira. Interesatzen zaizun dokumentua liburutegian aurkitu ahal izateko, haren signatura ezagutu behar duzu. Ez badakizu, katalogoan bila dezakezu.

Irakurtzeko

Ipuinak, album ilustratuak eta irakurketa-liburuak lau taldetan antolatuta daude, irakurketa-mailaren edo adinaren arabera. Horietako bakoitzari kolore bat dagokio, liburuek bizkarrean daramaten gomets batean aurkituko duzuna.

I0 (zuria) : 0-3 urte
I1 (urdina): 3-7 urte
I2 (gorria): 8-10 urte
I3 (berdea): 11-14 urte

Poesia, antzerkia eta komikiaren kasuan, identifikazioa liburuen etiketan edo tejueloan dator, identifikatzaile hauen bidez:

IP: Poesía
IT: Antzerkia
IC: Komikia

Jakiteko

Ezagutza-liburuak zenbakien arabera ordenatzen dira, gainerako liburutegietan erabiltzen den sailkapen berarekin.
Dokumentu bakoitzari zenbaki eta letrez osatutako kode bat dagokio, signatura izenarekin ezagutzen dena, gaiaren arabera.

0. Gai orokorrak. Informatika
1. Filosofia. Psikologia
2. Erlijioa
3. Gizarte Zientziak
5. Natur zientziak. Matematika
6. Medikuntza. Teknika
7. Artea. Musika. Kirolak
8. Hizkuntza. Literatura
9. Geografia. Biografiak. Historia

Ikusi eta entzuteko

Ikus-entzunezko dokumentuek ere beren kode propioak dituzte. Honakoen bidez ezagutu ahal izango dituzu:

I CD: musika eta audioliburuak
I DVD: filmak
I CDR: Jokoak

Hizkuntzak

I ING: ingelesezko testua duten liburuak
I FRA: frantsesezko testua duten liburuak
EUSKARA: etiketaren behealdean daramaten gomets gorri baten bidez identifikatuko dituzu.

Interesguneak

Liburu bereziak biltzen dituzten txokoak dira, formatuagatik, gaiagatik... ¡Ez galdu!

I EXPO: formatu bitxiak dituzten liburuak: zabalgarriak, trokelatuak...

I LF: irakurketa erraza, irakurtzeko eta ulertzeko errazagoak diren liburuak

I LS: Espainiako zeinu-mintzairari egokitutako liburu eta ikus-entzunezkoak

I Juegos: jolas liburuak

Familia bilduma: guraso eta hezitzaileentzat