Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Biblio esploratzaileak

Biblio esploratzaile izan nahi duzu?

Biblioexploradores

Parte hartzeko interesik izan ezkero zure izena liburutegian bertan eman dezakezu, edo bestela telefonoz (848428980) edo emailen bidez (bninfantil@navarra.es)


Liburutegia unibertso handi bat da, esploratzeko duguna. Apaletan denetik duzu zure zain: oihan eta basoak, itsasoak...egiazko zein fantasiazko pertsonaia bitxi eta xelebreenak bizi diren munduak. Ez dituzu ezagutu nahi?

Zatoz mundu horietako bazterrak aztertzera, paisaiak, animaliak eta pertsonak ezagutzera. Zailtasunei izkin eginez, esploratzaile bihurtuko zara liburuen orrietan zehar.

Biblio esploratzaile izanik, liburuen ohianean ez zara galduko, idazle eta pertsonaien arrastoak jarraitzen ikasiko duzu, izenburu onenak biltzen eta katalogoan esploratzen...