Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Ohizko galderak

Ohizko galderak

Liburutegiak erabiltzeko zer behar da?
Liburutegiak sarrera librekoak dira. Dokumenturen bat maileguan eraman nahi izanez gero, edo ordenagailuak erabili, Nafarroako Liburutegien irakurle txartel bateratua eskuratu behar duzu.

Nola eskuratu dezaket?
Liburutegira bertara joanez, edo interneten bitartez eskaera formulario hau osatzen.

Txartela izanda, Nafarroako edozein liburutegiko liburuak eraman ditzaket?
Bai. Txartela bateratua da, Nafarroa osorako bakarra. Baina kontutan hartu, maileguen itzulketak materialaren jabea den liburutegian bertan egin behar direla, ez eta bestetan.

Etxetik ikusten ahal dut zer dokumentuak dauden liburutegian?
Bai. Online katalogoan edo Abarka metabilatzailean bilatu dezakezu zer dagoen. Gainera honek berak bidea ematen dizu ikusteko zer maileguak dituzun, erreserbak egiteko, eta zure iritziak zabaltzeko. Pasahitza ez baduzu ezagutzen, liburutegian eskazazu.

Maileguan hartuta ditudan dokumentuen itzultze epea luzatu daiteke?
Bai, bi alditan baina beti ere bertze norbaitek ez baditu erreserbatu, edo epetik kanpo eskatzen baldin baduzu. Ikusentzunezko eta oposaketetarako gaitegien kasutan ezin da epea luzatu.

Bertze batek maileguan duen materiala nola erreserbatu dezaket?
Liburutegian bertan eskatuta, edo Abarka metabilatzailearen bitartez edo Onlineko katalogoaren bitartez. Zure erreserba pizten denean ohartaraziko dizugu.

Nafarroako Sareko bertze liburutegitako materialak eskuratu ditzaket nire liburutegian?
Bai, Liburutegien arteko maileguaren bitartez -gure funtsen artean ez dagoena- eska diezaiekegu.

Itzultzearen orduan atzerapenarekin badin banabil, zer gertatuko da?
Atzerapen egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko, egun bateko zigorra jasoko duzu zure txartela erabili gabe.

Zer gertatuko da hartutakoa galdu edo hondatzen badut?
Liburutegian kontsultatu beharko duzu ea material bera edo ordezko bat jarri behar duzun, Informazio Baliabideen Bulegoak adierazten dizunaren arabera.

Material berrien erosketa iradoki dezaket?
Bai. Onlineko katalogoaren bitartez edo liburutegian bertan emango zaizun inprimaki bat betez egin daiteke.

Interneterako sarbidea ba al dago?
Bai. Ordenagailuak izateaz gain, wifia dago.

Liburu elektronikorik ba al dira?
Bai. eBiblio plataformaren bitartez eskura ditzakezu. Txartela egitean mail heldide bat eman baduzu, eta pasahitza azagututa zarbide zuzena duzu. Hemen duzu gure liburutegi digitalaren inguruko informazioa.

Ordutegi bereziak ba al dira?
Udakoa eta negukoa izateaz gain, gabonetako eta sanferminetako zenbait egunetan ordutegi ezberdinak daude. Uztailatik iraila arte ez da larunbatetan irekiko.

Taldeko lana egiteko tokiren bat ba al dago?
Bai, liburutegiak taldeko lana egiteko hiru areto ditu. Aldez aurretik erreserbatu egin behar duzu.

Liburuak dohaintzan eraman daitezke liburutegira?
Dohaintzaren bat egin nahi baduzu, ekarri baino lehen liburutegiarekin harremanetan jarri. Zer eman nahi duzun jakin ondoren, liburutegiak dohaitza onartzen duen edo ez esango dizu.

Iradokizunen bat egin nahi badiguzu edo idatzi nahi badiguzu erranez zer duzun gustoko edo zer desatsegiten dizun...
Mail baten bitartez, Facebook erabilita edo formulario honez bitartez egin dezakezu.