Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Liburutegia

Liburutegia

Dokumentuak non dira?

plano planta 0

0. solairua

Beheko solairuan Haur Liburutegia aurkitzeaz gain, narratiba, gazte literatura, poesia, komikiak, hizkuntzak, ikus-entzunekoak (dokumentalak, pelikulak, musika, audioliburuak), gidaliburu turistikoak, oposaketetarako
gaitegiak, entziklopediak eta hiztegiak, aldizkariak, eguneroko prentsa, Antzerkiaren Interes Gunea eta nazioarteko gaien IPES bilduma ikusiko dituzu.

plano planta 1

1. solairua

Lehenengo solairuan Ezagupenen Liburutegia dago, Zinema, Arteen eta Kirolen liburutegia barne, gaien arabera antolatuta. Katalogoan signatura bilatu eta behar duzuna aurkituko duzu. Hemen EIRE fondoa ere aurkituko duzu.

Planta 2

2. solairua

Bigarren solairuan Bertako Gaien dokumentuak aurkituko dituzu, Nafarroa bera gaitzat dutenak.




autoprestamo

Eta maileguan hartzeko?

Maileguan hartzeko, beheko solairuko automaileguko ekipotatik pasa ezazu eta kitto (itzultzeko data adierazten duen agiria inprima dezakezu!).

liburu zaharrak

Dena eskura dago?

Biltegian dauden milaka dokumentu zeharka eskura ditzakezu: maileguan hartzekoak beheko solairuko mostradorean eska itzazu papertxoa betez, eta epe labur batean ekarriko dizkizute (gehienez 30 min., 20:00ak arte).

biltegiak

Eta kontsultarako baino ez direnak?

Kontsultarako baino ez direnak -zaharrak izateagatik, zaintzen beharrengatik, balio handikoak izateagatik e.a.- bigarren solairuko mostradorean eskatzen dira, ikerkuntza aretoan kontsultatu ahal izateko.