Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Eska ezazu zure txartela

Eska ezazu zure txartela

Karneta edo Irakurle txartela dena, Sareko liburutegi publiko guztietarako bakarra eta amankomunekoa da. Oraindik ez baduzu eskuratu formulario honen bitartze eska dezakezu:

(kalea, ataria, pisua)
(nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat)
Karneta tamainako argazkia igo ezazu

** 14 urte baino gutxiagoko adinekoentzat, gurasoek dokumentu bat osatu beharko dute non gure zerbitzuen erabilpenerako arauak onartzen diren eta haien ardurapean diren adin txikikoek erabil ditzaten onartzen den. Dokumentu hori liburutegian bertan osatu daiteke irakurle txartela biltzeko unean.

***Eskatzaileak baimena ematen dio unitate arduradunari, hau da, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuari, bere datu pertsonalak erabiltzeko, baina bakarrik tratatuko dira Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren zerbitzu publikoak kudeatzeko eta hedatzeko. - 2016/679 DBEOren 6.1.e eta 13. artikuluak, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikulua. - Zure datu pertsonalak tratatzea beharrezkoa da Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legeak eta gainerako antolamendu juridiko-administratiboak Liburutegi Zerbitzuari esleitzen dizkioten helburuak eta eginkizunak betetzeko eta erabiltzaile txartelak eskaintzen dituen liburutegi zerbitzuak emateko erlazio juridikoa eratu eta garatzeko. Honako hauek egiteko behar den denboran gordeko dira zure datu pertsonalak: • datuak zer xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko, eta • helburu horretatik eta datuen tratamendutik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko; horretaz gain, aintzat hartuko dira artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak. - Datuak ez zaizkie utziko edo komunikatuko hirugarrenei horretarako adostasuna izan ezean, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe zabaltzeko. Ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egiterik. - Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzaren bidez jar zaitezke harremanetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko datuak babesteko ordezkaritza unitatearekin, zeina Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari atxikia baitago: dpd@navarra.es. Tratatzeko bildu diren datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar zaio datuak tratatzeko arduradunari, arestian esandako helbidera, araudi indardunak ezarritako moduan. Datuen babesari buruz dituzun eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Bulegoan: https://www.aepd.es/