Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Nor gara

Zatoz ezagutzera

Liburutegiaren aurrealdea

Liburutegia

Nafarroako Liburutegien Sistemaren burua izateaz gain, gure eginkizunaren barne kontserbazio aldea dago: Nafarroako ekoizpen bibliografikoa bildu, gorde eta zabaltzea dugu betebeharra, idatzizko ekoizpena, aldizkakoa izan zein ez, ikusizkoa, soinuzkoa eta multimedia, inprimatua edo beste edozein euskarritan dagoena barne. Helburu hau betetzeko, bertze tresnen artea Lege Gordailuaren jasotzaileak izatearena dugu.

Etortzeko, zer behar duzu?

Ezer ez! Sarrera libre eta doakoa da.

Zerbait maileguan eraman nahi izanez gero edo ordenagailua erabili nahi baduzu, Nafarroako Liburutegien Sareko txartela ekar ezazu.

Irakurle txartela dohainik egingo zaizu, baina galtzekotan, bigarrena egiteak 5 € balio du.

Hori bai, arau gutxi batzuk bete behar izanen dituzu, liburutegia partekatutako erabilerarako gune bat delako:


· Erabiltzailea egoitza, ekipo eta dokumentuen erabilpen zuzeneko arduraduna izanen da.
· Aretoetan isiltasuna mantendu behar da. Mugikorrak soinurik gabe izan, bertzeak ez molestatzeko.
· Jan edo edan, bakarrik atseden gunean.
· Eserlekuak ezin dira gorde edo erreserbatu.

Xehetasunez ikus nahi badituzu hemen ikus ditzakezu.

(Arau hauek ez betetzeak liburutegiaren zerbitzuak erabiltzeko eskubidearen galera ekarriko du).

Gainera, zerbitzu bakoitzak (mailegua, ordenagailuen erabilera, lan taldetarako aretoak...) bere arau propioak ditu -denak beharbezalakoak-. Guzti horiek berezko esteketan kontsulta ditzakezu.

Historiarako unetxo bat

Barañaingo hospitalea

Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka Foru-Erkidegoko liburutegi eta zentru filmikorik garrantzitsuena da. Bere hastapenak XIX. mendearen erdialdera kokatzen dira Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Institutoarenaren oinordeko zuzena bezela.
Funts bibliografikoaren lehenengo leku aldaketa 1932-1933 ikasturtean izan zen. Barañaingo ospitaleko sotoetara eraman zen hasieran, geroago, Nafarroako Artxiboko sotoetara eta, azkenik, Diputazio jauregiko ganbaran kokatu zen.

La agricola eraikuntza

Diputazio probintzialak, liburuzainaren eskaera jasoz, 1950ko urriaren 6an erabaki zuen foru korporazioko inprimategian egindako argitalpen guztien ale bat Nafarroako Liburutegi Nagusian utzi beharko zela. Honela, eskualdeko liburutegi bezela nabarmenduz joan zen, Nafarroako ondare bibliografikoa gordetzeaz arduratuz.
Denborarekin Nafarroako Liburutegi Nagusiaren jarduerak bere egoitzaren desegokitasuna agerian utzi eta leku aldatze berri bat egin zen. San Frantsizko plazan aurkitzen den “La Agrícola” izenez ezagutzen den eraikin modernistaren soto eta behe solairura eraman zen, aurretik izen bereko aurrezki erakundearen eta Gran Hotelaren egoitza izana.

XX. mendean zehar herritar guztiei zabaldua dagoen liburutegi publikoaren funtzioa indartu egin du, batez ere 1984 urtetik aurrera mailegu zerbitzua ezarri zenetik. 90. hamarkadaren hasieran Nafarroako Gobernuak nahiz Iruñeko Udalak, egoitza berri bat aurkitzeko gestioei hasiera eman zieten.

Gaur egungo kokapenean, Mendebaldeko bizitegi-gunean, Nafarroako Liburutegi eta Filmotekak herritar guztien garapen kulturala sustatu eta hauen informazio beharrak hasetzen laguntzen du, zuzenean, eskaintzen dituen zerbitzuen bidez, eta zeharka, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko gainerako liburutegi eta zentroekin elkarrekin lan eginez.