Bilduma
Bilduma
Miloi erdi bat ale. Baietz ikaragarria? laurehun milatik gora liburu, sei mila aldizkari, hamalau mila DVD, hamar mila CD, egunkariak, kartelak, liburuxkak, grabatuak, eskuizkribuak, mapak, multimedia materialak, partiturak, posta-txartelak... Eta hori liburutegi fisikoan. Honez gain Liburutegi Digitala, eta bertze datu basetan eta repositoriotan eskura diren baliabideak. Hoberena dena da, modu batean edo bertzean, bertan den informazio guztia eskura duzula.
Funts horiek guztiak hainbat bildumatan antolatuta daude:
- Lege Gordailuaren bilduma: kontserbaziokoa. Nafarroako Lege Gordailuaren bulegoak bildutako aleez osatua. Era guztietako argitalpenak bildu eta gordetzen dituen bilduma da, Nafarroako ondare bibliografikoa, soinuduna, bisuala, ikus-entzunezkoa eta digitala zaintzeko.
- Ondare Bibliografikoaren bilduma: kontsultarako. Nafarroako funts zahar, historiko eta ondarezkoez osatua, hainbat jatorritakoak: desamortizazioa, erosketa, dohaintza eta gordailua.
- Liburutegi publikoaren bilduma: kontsultarako eta mailegatzeko. Bertan sartzen dira erosketa-aleak, Lege Gordailuaren bigarren aleak, dohaintzak eta erakunde-trukea. Eta nola aukeratzen dira bilduma hau osatzen duten dokumentuak? Materialak hautatzeko politikari buruzko dokumentu honetan azalduko dizugu.
Halako datu meta ikaragarri aurrean zuk behar duzuna aurkitzea ezinezkoa izanen dela eman lezake, baina benetan, ez da batere zaila.
Horretarako dituzun tresnak honako hauek dira:
- Katalogoa: liburutegi honetan (eta Nafarroako Sareko edozein liburutegian) diren dokumentu fisikoak kokatzeko
- Abarka metabilatzaileak aukera ematen dizu aldi berean bilatzeko Nafarroako Liburutegi Publikoetan eskuragarri dauden baliabide guztiak, inprimatuak zein digitalak.
- Liburutegi Digitala osatzen dituzten plataformek dituzten bilatzaile propioak
- Nobedaden boletinak, eskuratu ditugun azken izenburuekin
- Interes guneak, behin betikoak eta behin behinekoak, non ezin sinistekoa ere deskubritu daitekeen
- Gaiaren araberako irakur gidak, pilpilean diren auziak jorratzen dituzten izenburu multzoak
- Izugarrizko lan talde profesionala, zein bilatzen ari zaren dokumenturako bidea erakusteaz gain, behar bezalako informazio bilaketan komeni diren estrategiak erakutsiko dizuten zu askea izan zaitezen.