Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Erreserbak eta berritzeak

Erreserbak eta berritzeak

Mailegualdia berritzea

Epea berrituz gero, liburuen mailegualdia luza daiteke, baldin eta beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu eta epe-berritzea mailegua bukatu aurreko 5 egunetan eskatzen bada. Gehienez ere, bi aldiz egiten ahalko duzu.

Gainera, mailegualdia internet bidez ere berritzen ahalko duzu. Horretarako, lineako katalogora (OPAC) sartu beharko duzu zure txartel eta gakoarekin, eta bertan zaudela, "Nire liburutegia" atalera sartu. Pare bat klik nahikoa izanen dira.

Zure pasahitza ez badakizu, eska ezazu liburutegian.

Liburuak erreserbatzea

Beste irakurle bati mailegatutako liburu bat interesatzen bazaizu, eskuragarri dagoenean eramateko erreserbatzen ahal duzu. Gehienez ere, bi libururekin egin dezakezu.

Eta bai, internet bidez ere egin daiteke. Lehen azaldu bezala, lineako katalogora (OPAC) sartu, zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu, dena delako liburua aurkitu, eta erreserbatu.

Katalogoan erabiltzailearen eremura sartzea

Ez dakizu katalogoan erabiltzailearen eremura nola sartu?

Jarrai itzazu argibide hauek