Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Mailegu pertsonala

Erabiltzaile bati liburutegiko dokumentuak doan eta aldi batez lagatzea da mailegu pertsonalaren xedea.

Beharrezkoa da
Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko txartela edukitzea

Zer atera daiteke maileguan
Aldi berean, gehienez ere zazpi dokumentu. Hiru liburu (21 egun), lau ikus-entzunezko (7 egun), bi aldizkari (7 egun).

Berritzeak
Ikus-entzunezkoen, aldizkarien eta oposizioetako gaitegien mailegualdiak ezin daitezke berritu.
Liburuen mailegualdiak gehienez ere bi aldiz berritu daitezke; beti ere, erreserbatuta edo epez kanpo ez badaude.
Mailegua aurrez aurre, telefonoz edo lineako katalogoaren bidez berritu daiteke.

Atzerapenez itzultzea
Materiala atzerapenez itzuliz gero, txartela ezin izanen da egun batez erabili dokumentu eta atzerapen-egun bakoitzeko.

Galtzea edo hondatzea
Galdutako dokumentu oro ordezkatu beharko da, dela dokumentu berdin-berdin batekin, dela ahalik eta antzekotasun handiena duen batekin.

Mailegu pertsonala