Mailegu kolektiboa
Zerbitzu hau liburutegiko dokumentu sorta bat behar duten jarduerak egin nahi dituzten entitateei dago zuzenduta (erakunde publiko eta pribatuei ; hala nola, ikastetxeei, ospitaleei, elkarteei, tokiko erakundeei, kolektiboei...). Zerbitzu honetaz baliatzeko, erabiltzaile kolektiboaren txartela izan beharra dago.
Erakunde bakoitzak Nafarroako Liburutegi Publikoetako 50 dokumentu har ditzake aldi berean maileguan, gehienez ere.
Erakunde interesdunak ofizialki pertsona bat egiaztatu beharko du arduradun moduan. Liburutegietan dokumentuak honela mailegatuko dira:
- 50 liburu eta aldizkari 30 egunez. Behin berritu daiteke epe berarako, itzultzeko epea bukatu baino lehenago eta beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu bederen.
- 10 bideo, CD-ROM. DVD edo CD, 15 egunerako.