Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Nola aurkitu dokumentuak

Nola aurkitu dokumentuak?

Lupa

Haurren gela:

  • IO: 5 urte arteko irakurleendako liburuak.
  • I1: 7 urte arteko irakurleendako liburuak.
  • I2: 10 urte arteko irakurleendako liburuak.
  • I3: 13 urte arteko irakurleendako liburuak.
  • JN: 16 urte arteko irakurleendako liburuak.
  • IP: haurrendako poesia.
  • IT: haurrendako antzerkia.
  • IC: haurrendako komikiak.
  • I DVD: haurrendako bideoak.

Ikus-entzuneko funtsa:

Material hau euskarri ezberdinen arabera antolatzen da:

  • CD = CD-Audioa
  • CDR = CD-ROM
  • DVD = DVD
  • DVR = DVD-ROM

Materialak, liburuak edo ikus-entzunezko edozein material azkar eta erraz aurkitzeko, haietako bakoitzak kode bat du, signatura deritzona. Zenbakiz eta letraz osatutako kode bat da, liburu edo ikus-entzunezko materialen bizkarrean jartzen dena.

   Dokumentu bakoitzaren signatura txaplata izeneko etiketan jartzen da. Etiketa hori liburuaren bizkarraren beheko aldean egoten da, liburuen kasuan, eta kaxan, ikus-entzunezko materialen kasuan.

   Sailkatzeko letra edo zenbakiez gainera, txaplatetan egilearen deituraren lehenbiziko hiru letrak ageri dera (letra larriz) edo filmaren izenburuarenak (ikus-entzunezkoetan).

Helduendako materiala:

Literatur lanak berariazko zeinu batzuen arabera daude sailkatuta, honela:

  •  N Nobela
  •  P Poesia
  •  T Antzerkia
  •  C Komikia

Jakintza-arloetako funtsak Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (CDU) sistematikari jarraikiz daude ordenaturik, apalategietan, eta edozeinek kontsultatzen ahal ditu. Gaikako sailkapen sistema horri esker, berariazko kode bat ematen zaio gai bakoitzari:

  •  0. Orokortasunak
  •  1. Filosofia. Psikologia
  •  2. Erlijioa
  •  3. Gizarte Zientziak: Ekonomia, Politika, Zuzenbidea, Hezkuntza, Etnologia
  •  4. [hutsik]
  •  5. Zientzia Zehatzak: Matematika, Fisika, Kimika, Natur Zientziak
  • 6. Zientzia Aplikatuak: Medikuntza, Ingeniaritza, Nekazaritza, Industria
  • 7. Artea. Jolasak. Ikuskizunak. Kirolak
  • 8. Hizkuntza. Literatura
  • 9. Geografia. Historia