Historia pixka bat
Historia pixka bat
Frai Diego Lizarrakoa liburutegi publikoa udaletxeko lehenengo solairuan zegoen, eta 1967an inauguratu zuten.
1989an, Jose María Lacarra izenarekin jada, Lizarrako udaletxeko behe-solairuan jarri zuten.
2000n, oraingoz azken kokaleku duen tokira eraman zuten: Egiatarren jauregira, hain zuzen ere. Eraikin horretan, Miguel Egia Jasso imprimatzailea (1495-1548) bizi izan zen, Lizarrako familia entzutetsu bateko semea hura. Lizarrako lehenengo imprimategia instalatu zuen 1545ean.
Gaur egungo liburutegiak irakurtzeko 137 toki ditu, hiru solairutan banatuta.