Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zer behar dut liburutegiak erabili ahal izateko?
Liburutegietara edonor sar daiteke. Materiala maileguan eraman nahi baduzu edo ordenagailuak erabili, Nafarroako liburutegien txartel bakara eduki behar duzu.

Nola lor dezaket?
Aurrez aurre egin dezakezu, liburutegira joanda edo internet bidez, txartela eskatzeko imprimaki honekin.

Txartelarekin Nafarroako edozein liburutegitako liburuak har ditzaket?
Bai. Txartela bakarra da Nafarroa osorako. Hala ere, zerbitzua eman duen liburutegian hartu behar dira liburuak maileguan, eta bertara itzuli.

Zenbat material eraman ditzaket maileguan?
Aldi berean, gehienez ere zazpi. Hiru liburu, lau ikus-entzunezko eta bi aldizkari, nahi bezala konbinatuta.

Haurrendako txartelarekin helduendako materiala har dezaket?
Ez, baina helduendako txartelarekin haurrendako dokumentuak eraman ditzakezu.

Etxetik ikus dezaket zein dokumentu dauden liburutegian?
Bai. Lineako katalogoarekin, liburuak bilatu, zure maileguak ikuskatu, erreserbak egin, eskaerak egin iruzkinak nahiz iritziak idatz ditzakezu. Pasahitza ez badakizu, eskatu liburutegian.

Maileguan dauzkadan dokumentuen mailegualdia berritu dezaket?
Bai, bi aldiz; beti ere, dokumentuok erreserbatuta ez badaude edo atzerapenez itzuli ez badira. Ikus-entzunezkoen, aldizkarien eta oposizioetako gaitegien maileguak ezin izanen dira berritu.

Nola erreserbatzen ahal dut mailegatuta dagoen materiala?
Mostradorean eskatuta edo lineako katalogoaren bidez. Zure erreserba aktibatzen denean, abisatu eginen dizugu.

Nafarroako Liburutegi Sareko beste liburutegi batzuetako liburuak eskatzen eta itzultzen ahal ditut?
Bai. Liburutegien arteko maileguaren bidez, beste liburutegi batzuetako liburuak eskatzen ahal dituzu; beti ere, gure funtsean ez badaude.

Haurren gela itxita dagoenean, non itzul ditzaket liburuak?
Behe-solairuko mostradorean.

Zer gertatzen da liburua itzultzen atzeratzen banaiz?
Maileguan duzun dokumentu bakoitzarekin atzeratutako adina egunez zigortuta egonen zara.

Zer gertatzen da materiala galtzen edo hondatzen badut?
Liburutegian galdetu beharko duzu material berdina ekarri ala han adieraziko dizuten ordezko material baliokidea jarri behar duzun.

Dokumento berriak erostea iradokitzen ahal dut?
Bai. Lineako katalogoaren bidez edo  imprimaki honen bidez egin dezakezu.

Badago Interneterako sarbiderik?
Bai. Ordenagailuez gain, wifi konexioa ere badugu.

Badago liburu elektronikorik?
Bai. eBiblio plataformaren bidez. Zure txartelarekin eta helbide elektroniko batekin, zuzenean sartuko sara.

Badago ordutegi berezirik?
Abenduaren 24an eta 31n, liburutegia goizez irekitzen da. Herriko jaietan ere, ordutegi berezia duten egunak egoten dira.
Ordutegia begiratzeko, klikatu hemen.

Badago taldean lan egiteko tokirik?
Bai. Haurren solairuan gela bat dago. Libre badago, zuzenean erabil daiteke ; bestela, erreserba egin daiteke.

Liburuak dohaintzan eman daitezke?
Gaurkotasuna, indarraldia, interes orokorra eta gaiaren egokitasuna aintzat hartzen dituzten irizpide teknikoen arabera bilduma kudeatzeko politikarekin bat egiten duten dohaintzak onartzen ditugu. Zalantzarik izanez gero, liburutegian galdetzen ahal duzu.

Iradokizunen bat egin nahi badiguzu, edota zerbait gustatzen zaizunean edo gustatzen ez zaizunean idatzi...
Liburutegian bertan, posta elektronikoz,  Facebook bidez edo imprimaki honekin egin dezakezu.