Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Erabiltzaileendako arauak

Erabiltzaillendako arauak

Liburutegia erabiltzeko arau orokorrak

Debekatuta dago:

  • Tabakoa erretzea.
  • Mugikorra soinuarekin dugula liburutegira sartzea.
  • 7 urtetik beheitiko haurrak haurren gelara heldurik gabe sartzea.
  • Janaria edo edariak sartzea (ura salbu).
  • Oihukatzea, ozenegi hitz egitea edo irakurtzeko behar den lasaitasuna asaldatzen ahal duten zaratak eragitea.
  • Liburuak edo aldizkariak oso-osorik fotokopiatzea.
  • Liburutegitik liburuak ateratzea, aurretik mailegu-zerbitzutik igaro gabe.
  • Liburutegiko edozein ondasun higigarri edo higiezin gaizki tratatzea.

Horretaz gain:

  • Liburuak liburutegian bertan kontsultatu nahi dituen edo mailegu-zerbitzua erabili nahi duen edonor ibil daiteke apalategietan.
  • Ahal delarik, materialek apalategietan duten tokia errespetatu behar da. Jada begiratutako liburuak horretarako jarritako orgatxoetan uzten ahalko dira.
  • Liburutegiko langileak, gainerako erabiltzaileak, funtsa eta instalazioak une oro errespetatuko dira.
  • Toleranteak, hezibide onekoak eta garbiak izan behar dugu.
  • Langileek instalazioak aldi batez edo behin betiko uztea eskatzen ahalko diote arauak errespetatzen ez dituenari.