Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Liburutegien arteko mailegua (LAM)

Zerbitzua nork erabil dezakeen

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren batean alta emanda dagoen edozein erabiltzaile heldu.
  • Erakundeak eta beste liburutegi batzuk, baldin eta zerbitzuan parte hartzen duten sareko liburutegiak badira.
  • Erabiltzaileek ezingo dute sareko mailegu-zerbitzua erabili zehapena badute edo iraungitako maileguak badituzte.

Zer material mailegatzen den

  • Inprimatutako monografiak, dagokion liburutegiko katalogoan mailegatzaile-kategoria dutenak.
  • Sarean mailegatzeko betebeharretik kanpo geratuko dira asko kontsultatzen diren dokumentuak eta nobedadeak, alegia, azken 12 hilabeteetan alta emandako liburu guztiak.
  • Kanpoan geratuko dira, era berean, liburuak ez diren materialak (DVDak, CD-Ak, CD-ROMak)

Zenbat material mailegatzen den, eta zenbat denboratarako

  • Erabiltzaile heldu bakoitzak, aldi berean, sareko maileguan hartutako 3 liburu eduki ahal izango ditu, gehienez ere. Liburu horiek mailegatzeko eta berritzeko EIPSren ohiko politikaren mende egongo dira.

Nola eska daiteke liburutegien arteko mailegu bat?

  • Mailegu-eskaerak eta uko egiteak honela aurkez daitezke:
    - Aurrez aurre
    - Posta elektroniko bidez

Berritzeak

  • Berritzeak egin ahalko dira maileguari buruzko araudi orokorrean horretarako ezarritako denbora-mugaren barruan, honelaxe: - Aurrez aurre
    - Posta elektroniko bidez
    - Opac bidez

Iradokizunak, kexak

  • Liburutegi Zerbitzua

Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 94 74
Liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus