Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Erabiltzaile-txartela

Zer da Nik Patrika Digitala?

Nik Patrika liburutegiok zure eskura jartzen dugun aplikazio berria da. Horri esker, gure txartela aldean eraman ahal izango duzu beti, mugikorrean bertan”.

Zer eskaintzen dizu Nik Patrika Digitalak?

Zure txartela mugikorrean: Ahaztu txartel fisikoa. Apparekin, zure txartel digitala eskura izango duzu beti.

Erraza eta praktikoa: Aurkeztu txartela aplikaziotik bertatik, liburutegiko zerbitzu guztietan sartzeko.

Jasangarria: plastikoaren eta paperaren erabilera murrizten laguntzen du.

Nola hasi erabiltzen?

Deskargatu app-a: tutorial honetan erakutsiko dizugu nola egin: Nola deskargatu NIK Patrika Digitala

Ohiko galderak

Nola lor dezaket seme-alaben liburutegiko txartelak NIK Patrika Digitalean agertzea? Ezinezkoa da norberaren NIK Patrika Digitalean senideen liburutegiko txartelak izatea. Familiaren txartelak mugikorrean eraman nahi baditugu, beherago azalduko dugun aukera dago.

Zergatik ezin dut liburutegiko txartela NIK Patrika Digitalera jaitsi?Liburutegiko txartela NIK Patrika Digitalean izateko, beharrezkoa da NANa edukitzea. Beraz, ez badugu, ezin izango dugu liburutegiko txartela NIK Patrika izan.

Nola eraman dezaket senideen txartela mugikorrean? Nola eraman dezaket nire txartela mugikorrean, NANik ez badaukat?
Jarraitu hurrengo urratsak:

1. Mugikorrean sar zaitez helbide honetan: http://www.katalogoak.euskadi.net.

2. «Datuak eman» atalean, sartu irakurle-zenbakia gehi pasahitza, eta ondoren, sakatu «Konektatu». Informazio hori ez baduzu, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin.

3. Identifikatu eta gero, barra urdinean sakatu «liburutegia» ikonoa.

https://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/news_1708946223905/es_def/nik4.png

4. Jarraian, zure datuak agertuko dira, eta, pixka bat jaitsiz gero, irudi hau agertuko zaizu:

5. Sakatu barra-kodean.

6. Egin barra-kodearen pantail-irudia.

Horrela, senideen txartelen barra-kodeak eraman ahal izango ditugu telefonoan.