Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Maileguak

Dokumentuak

Liburutegiko bilduma osatzen duten material guztiak mailegatzen dira, honako hauek salbu:

Erreferentziako obrak (entziklopediak, hiztegiak, atlasak...).
Dokumentu baliotsuak edo arraroak, galdu edo hondatuz gero nekez berreskura daitezkeenak.
Egunkariak eta jasotako aldizkarien azken alea.
Gehienez 6 dokumentu hartu ahal izango dira maileguan, honela banatuta:

DVDak: 3
Liburuak: 6
CD-Ak: 3
Aldizkariak: 3
Zerbitzu hori erabiltzeko, ezinbestekoa izango da erabiltzaile txartela edukitzea.

Maileguaren iraupena

Materiala zein den, aldatu egiten da:

7 eguneko epe luzaezina, oposizioetako gai-zerrendetarako.
7 eguneko epe luzagarria (behin luzatu ahalko da), material berezietarako (DVDak, CD-Ak).
21 eguneko epe luzagarria (behin luzatu ahalko da), liburu eta aldizkarientzat, baldin eta erreserbatuta ez badaude.


Epea behar baino gehiago luzatuz gero, atzerapen-egun eta agiri bakoitzeko zehapen-egun bat ezarriko da.

Documentu elketronikoak

eLiburutegia (euskaraz)

eLiburutegia (gaztelaniaz)

eLiburutegia plataformak aukera ematen du Interneteko eduki digitalak irakurtzeko: streaming , ordenagailu edo gailu mugikorren bidez.

eFilm (euskaraz)

eFilm (gaztelaniaz)

Zinema, dokumentalak, kontzertuak, telesailak eta streaming bidezko film laburrak online mailegatzeko plataforma da eFilm. Guztiak berehala eskuratzeko arazorik ez dago.