Basauriko liburutegi publikoak Basauriko Udalaren mendeko Kultur Basauri erakunde autonomoaren parte dira.
Gaur egun, azken hogeita hamabost urteetan sortutako bost liburutegi ditu gure udalerriak.
San Migeleko Liburutegi Publikoa izan zen lehenengoa ateak irekitzen: 1969ko ekainaren 16an, hain zuzen ere.
1974an, Basauriko Udalak, udalerrian aisialdia eta kultura sustatzeko, Ibaigane kaleko Kultur Etxea sortzeko eskatu zion Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari. Hasieratik, bi liburutegi desberdin proiektatu ziren zentro horretan: Helduen Liburutegia, eraikinaren goiko solairuan, eta Haur Liburutegia, 1. solairuan. Biak 1975etik daude martxan.
1987ko maiatzaren 8an, Pozokoetxe Kultur Etxea inauguratu zen, auzoari helduentzako eta haurrentzako Liburutegia eskainiz. 2006ko udan zentroa itxi zuten birmoldatzeko, eta 2007an ireki zuten berriro, garai berrietara egokitutako liburutegi batekin.
1989ko otsailaren 24an, Basozelai Kultur Etxea inauguratu zen, zeinak helduentzako eta haurrentzako liburutegia ere bazuen. 2003ko urrian Kultur Etxea lekuz aldatu zuten, eskola izandako eraikin batera. Horri esker, aurreko liburutegia mediateka moderno bihurtu zen, auzoari leku gehiago eta zerbitzu gehiago eskainiz.
Azkenik, 1990eko ekainaren 22an, San Migel Kultur Etxea ireki zen, garai batean liburutegia egondako eraikinean. Azken solairuan liburutegi publikoaren zerbitzua eskaintzen da.
2006. urteaz geroztik, Basauriko liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude