Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Zer behar dut liburutegiak erabiltzeko?

Liburutegiak sarbide librekoak dira. Baina materiala maileguan eraman edo ordenagailuak erabili nahi badituzu, Euskadiko Irakurketa Sareko(EIPS) txartel bakarra eduki behar duzu.

Nola lor dezaket erabiltzaile-txartela?

Liburutegian bertan, edo eskabide-orri hau beteta.

Txartelarekin, Eskadiko edozein liburutegi publikotan hartu ahal dut libururik?

Bai, txartela bakarra da Euskadi osorako. Baina dokumentuak zerbitzua eman duen liburutegian itzuli behar dira.

Zenbat material eraman ditzaket maileguan?

Gehienez 6 dokumentu; eta, horien artean, gehienez, de 3 DVD.

Haurren txartel batekin helduentzako materiala eraman dezaket?

Ez, baina helduentzako txartel batekin haurrentzako dokumentuak eraman ditzakezu.

Etxetik ikus ditzaket Liburutegietan dauden dokumentuak?

Bai, hemen aurki ditzakezu. Gainera, pasahitza izanez gero, honako hauek egin ditzakezu: bilatu, dituzun maileguak, bistaratu, erreserbatu, eskaerak egin, iruzkinak eta iritziak idatzi. Zure saiora sartzeko pasahitza ezagutzen ez baduzu, eskatu Liburutegian.

Maileguan ditudan dokumentuak berritu ahal ditut?

Bai, behin bakarrik, eta erreserbatuta ez badaude. Halaber, pasahitza izanez gero, maileguaren azken bost egunetan online ere berritu ahal izango duzu.

Nola erreserbatu ahal dut maileguan dagoen materiala?

Liburutegian eskatuta edo hemen identifikatuta. Erreserba aktibatzen denean, abisatutako dizugu.

Eska ditzaket liburuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste liburutegi batzuetatik?.

Bai, liburutegien arteko maileguaren bidez (LAM), beti ere liburu horiek gure bildumetan ez badaude. Murrizketak dituen zerbitzua da. Galde iezaguzu.

Zer gertatzen da materiala galdu edo hondatzen badut?

Material bera birjarri beharko duzu. Deskatalogatuta egonez gero, Kontsultatu liburutegian, antzeko beste bat jartzeko.

Badago Interneterako sarbiderik?
Bai. Bost liburutegiok hari gabeko estaldura dugu (Wi-Fi). Sare hori erabilita, nahi duenak doan nabiga dezake Interneten.

Eskura ditzaket dokumentu elektronikoak maileguan? Eta streaming filmak?

Bai, eLiburutegia eta eFilm online plataformen bidez. Zur saiora sartzeko pasahitza ezagutzen ez baduzu, eskatu liburutegian.

Ordutegi berezirik al dago?

Bai. Gabonetan, Aste Santuan eta Udan. Ordutegia kontsultatzeko sakatu hemen

Iradokizun bat egin nahi baduzu, zerbait gustatzen ez bazaizu edo zerbait gustatezn zaizunean, idatzi...

Zuzenean egin dezakezu liburutegian, edo helduliburutegia@basauri.eus -en posta elektronikoz