Zer dago zuretzat?
Basauriko liburutegietan liburuak, filmak, musika eta aldizkariak aurkituko dituzu.
Eta hainbeste gauzaren artean, nola jakin zuk nahi duzuna dagoen ala ez? Eta nola aurkitu?
Katalogoan bilatu nahi duzuna (orri honetako goiko laukian). Oso erraza da: sartu datu batzuk (izenburua, egilea, gaia…) eta Basauriko liburutegietan edo Euskadiko beste liburutegiren batean dagoen jakin ahal izango duzu.
Liburuak koloretako eranskailuekin bereizten dira:
Nola daude ordenatuta?
Liburuak literatura-generoetan (ipuinak, eleberriak, poesia...) eta informazioaren arabera (animaliak, giza gorputza, historia...) ordenatuta daude, bilatzen duzuna aurkitzea errazagoa izan dadin.
Ordenatzeko, letrak edo zenbakiak dituzten eranskailuak dituzte. Hemen ikus ditzakezu:
Literatura-liburuak: literatura-generoa irudikatzen duten letrak dituzte
I 7 urtetik beherakoentzako ipuinak |
N 8 urtetik gorakoentzako eleberriak |
C Komikia | P Poesia |
T Antzerkia | B Biografia |
Informazio liburuak: 0tik 9ra bitarteko zenbakiak dituzte
Zenbaki-kode hori liburuak gaika sailkatzeko erabiltzen dugu. SHU deritzo (Sailkapen Hamartar Unibertsala). Zenbaki bakoitzak zer esan nahi duen jakin nahi baduzu, hemen jakingo duzu:
SAILKAPENA GAIKA SHU
0 : Orokortasunak
1 : Pentsamendua
2 : Erlijioak
3 : Bizikidetasuna
4 : Hutsik
5 : Naturaleza
6 : Medikuntza. Teknologia
7 : Artea. Kirolak
8 : Hizkuntza. Literatura
9 : Geografia. Historia