
Aurtengo udan, mailegu-zerbitzu berezia eskainiko dizuegu ekainaren 17tik irailaren 13ra Ibaiganeko Haur Liburutegian.
Hemen dituzu jarraitu beharreko urratsak:
1.- Bilatu Haur Liburutegiko katalogoan zer nahi duzun.
2.- Egiaztatu eskuragarri dagoela.
3.- Zure eskaera bidali e-mail baten bidez haurliburutegia@basauri.eus helbidera, eta zehaztu, behar bezala, mailegua egiten duen bazkidearen izena eta bi abizenak.
4.- Maileguak jasotzeko ordutegia:
- Haur Liburutegian: 8:45etik 13:45era.
- Helduen Liburutegian: ekainaren 17tik uztailaren 24ra arte, eta irailaren 2tik 13ra arte: 16:30etik 19:45era.
Uda eta irakurketa onak izan!