Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Azalerako ipuinak

Familia irakurketa kluba

Zer da Azalerako ipuinak?

Familian irakurtzeko kluba da, Saroa Bikandik dinamizatua.

Saroak era guztietako istorioak kontatzen dizkigu, haurtxoekin keinuak eta dantzak eginez jolasten garen bitartean. Euskal folklorea oso presente dago olerkietan eta abestietan.

Saio bakoitzaren amaieran, ipuin-liburuak dituzten poltsak banatutuko ditugu familia parte-hartzaileen artean. Horiek hilabeteko mailegua dute ipuinak etxean irakurtzeko, nork bere erritmoan eta nahi beste aldiz.

Jarduerak, gehienez, ikasturte bateko iraupena du.

Nori dago zuzendua?

6 eta 36 hilabete bitarteko haurrei. Pertsona heldu batekin (ama, aita, tutorea) parte hartu beharko dute. Haurrek 6 hilabete beteta izan beharko dituzte 2025ko urtarrilaren 1erako.

Zein hizkuntzatan egiten da jarduera?

Euskara hutsean egiten da.

Non egiten da jarduera?

Basozelaiko Liburutegian.

Doakoa da?

Bai, plaza mugatuekin.

Azalerako ipuinak 2025 cartel

Noiz dira saioak?

Hilean behin, astelehenean, 2025eko urtarrilaren 20tik ekainaren 2ra.

Jardueraren iraupena 45 minutu ingurukoa da.

Bi ordutegi daude: 17:15 eta 18:00

Nola eta noiz eman behar da izena?

Irakurketa-klub honetan parte hartuko duten familia guztiek aurrez izena eman beharko dute inprimaki baten bidez.

Aurrez izena ematea liburutegietan egin daiteke edo online gure webgunean.

Izena emateko epea 2024ko abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 15era izango da.

Plaza libreak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da 2025ko urtarrilaren 16an.

Zer iritzi du Azalerako ipuinak jardueran parte hartu duen jendeak?

• Saroak transmititzen duen poza, bere inplikazioa eta komunikatzeko modua nabarmentzen dira.

• Bikaina da ipuinen eta ariketen aukeraketa.

• Oso jarduera atsegina eta dibertigarria da.

• Oso ona ideiak izateko eta etxean praktikatzeko.

• Askotariko ipuinak ezagutarazi dizkigu.

Aurreinskripzioa