Irakurketa-gidak
Liburutegiak irakurketa-gida batzuk prestatu ditu zuentzat interesgarriak eta umeentzat kezkagarriak izan daitezkeen gaiei buruz
Beste anaia edo arreba baten etorreraren aurreko jeloskortasuna, nola azaldu maite duten pertsona baten heriotza edo gurasoen dibortzioa, txupetea edo pixoihala uzteko garaia dela konbentzitu... eta beste hainbat gai, ipuinen bidez edo bereziki gurasoei eta irakasleei zuzendutako lanen bidez landuak.
Hemen kontsulta ditzakezue.
Martxoaren 14an Loaren Munduko Eguna ospatzen da, eta ospakizun horretan laguntzeko irakurketa-gida hau eskaintzen dizuegu. Bertan, lo egiteko orduari buruzko ipuinak aurkituko dituzue, baita loak borroka irabaz dezan trikimailuren bat ere (ardikumeak barne). Atseden zoriontsua!