Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Barañano etxea

1924an etxe bat eraiki zuten Francisco Barañano eta bere familiarentzat Basauriko Goiri auzoko 3. zenbakian, Victoriano Echeverria udal-arkitektoak 1923an egindako proiektuaren arabera.


Barañano Etxea edo Txaleta izenez ezagutzeaz gain, Villa Sagasti ere esaten zaio, fatxada nagusiko plakan agertzen den bezala.

Obraren planoan ikus daitekeenez, eraikina oinplano karratukoa da funtsean. Alde batetik laukizuzen bat dauka eta, bestetik, dorre moduko karratu txiki bat. Etxea beheko solairuaz, lehen solairuaz eta teilatupeaz osatuta dago, baita sotoa ere, zeina eraikitzeko unean lurraren irregulartasunak berdintzeko egin zen. Beraz, bolumen eta altuera desberdinak dituen eraikina da, euskal estilo berriko apaindurazko xehetasunekin, eta hainbat material konbinatuta, hala nola egurra, adreilua edo forja.

Basaurin, Bilbotik Burgoserako errepidean zehar, gaur egun desagertuak dauden estilo bereko beste egoitza batzuk egon ziren. Barañano etxea, ordea, egoera onean dago, eta udal-ondarea babesteko araubidearen barruan dago, oinarrizko kontserbazioaren kategorian. Aurreko urteetan industrializazioarekin aberastutako klase ertainek 20ko hamarkadan egindako etxeko arkitekturaren adibide ona da.

Gaur egun, Barañano etxea ikusteak harritzen gaitu San Migelera egiten ditugun ibilaldietan.

No alt text available for image




Goian, Victoriano Echeverria arkitektoak 1923an egindako eraikinaren planoen irudia.
Iturria: Basauriko Udal Artxiboa

Ezkerrean, 1985ean ateratako Barañano Etxearen argazkia.
Iturria: Kultur Etxea





Francisco Barañano Zuloaga (1873-1954) Bediakoa zen. Emaztea, Encarnación Uria Capanaga, Basaurin jaio zen 1881ean. Ezkontza honetatik bi seme-alaba jaio ziren, Maria Rosario eta Rafael.
20ko hamarkadako Bizkaiko hauteskunde-erroldetan jasota dago Francisco Barañanoren lanbidea marinelarena zela. Gainera, udal-aktetatik ondorioztatzen denez, 30eko hamarkadan Basauriko Udaleko zinegotzi kargua izan zuen.




No alt text available for image

Informazio hau etengabe eguneratzen ari gara. Gaiari buruzko argazkiak edo bestelako materiala badaukazu eta partekatu nahi badituzu, jarri harremanetan Liburutegiarekin, hemen.

Iturriak eta bibliografia:

Basauri Kultur Etxea

Basauriko Udal Artxiboa

Basauriko Udala. Osoko bilkuren aktak. [Kontsulta: 2024-05-15]. www.basauri.eus

Matés Luque, J.M.: Paseos por la historia de Basauri. Ayuntamiento de Basauri, 2006

Velilla Iriondo, J.: San Miguel de Basauri: historia y arte. Diputación Foral de Bizkaia, 1993