30 urte bete dira Social Antzokia berriro ireki zenetik. 1982an itxi, eta, 1993ko maiatzaren 29an birmoldatuako zentrok batek ireki zituen ateak berriro, izena aldatuta, eta Euskadiko kultur etxe onenetako bat izateko asmoarekin. Inaugurazio ekitaldia Euskal Aktoreen Batasunaren II. Galarekin batera egin zen, eta programatutako ikuskizunean Euskal Herriko eta Estatuko 103 artistak parte hartu zuten. Gala ETBk eman zuen. Inaugurazioaren aurretik, zenbait ekitaldik animatu zituzten antzokiaren inguruko kaleak, eta, ondoren, dantzaldia antolatu zuten Trintxeran. Hurrengo egunean, maiatzak 30, igandea, Socialek zinema saio bikoitza eskaini zien ikusleei: lehenik Disneyren Oihaneko liburua haurrentzat, eta Stephen Frearsen Héroe por accidente filma helduentzat.

Social Antzokia birmoldatzeko lanak 1992an. Lau solairuko eraikin erantsia ikus daiteke non Kultur Etxearen bulegoak (antzokiaren kudeatzailea), beste areto batzuk, aldagelak eta kamerinoak dauden.

Social Antzokiaren eraikin birmoldatuaren irudia 1992an.

1993ko maiatzaren 29an Social Antzokiaren inaugurazioaren irudia.
Denok ezagutzen dugun Social Antzokia izan aurretik, hasieran San Pedro Gizarte Zentroa izan zen. La Basconiako gizarte-ekintzaren esparru barruan dago zentro honen fundazioa. Enpresak, bere langileen artean eta, oro har, herriaren artean aisialdia hobetzeko interesa zuenez, zentro baten sorrera bultzatu zuen, bere fundazio-aktaren arabera para construir una fundación benéfico-docente de carácter particular que con la denominación de Centro Social San Pedro de Basauri atienda a la formación humana, religiosa y social de los obreros y empleados, en particular de las empresas representadas y en general de cuantas personas residentes en aquel término municipal deseen recibirla. Laster bat egin zuten beste enpresa batzuek: Ceplástica, Firestone, Álvarez Vázquez, Muñuzuri Ripolín, Guinea Hermanos eta Prado Hermanos.
Emiliano Amann Puente arkitekto bilbotarrari esleitu zitzaion diseinua. Emiliano Amann Amann arkitekto ezagunaren semea zen, eta L formako eraikuntza bat asmatu zuen, Generalisimo etorbidean, gaur egun Nagusia kalea dena. Eraikinaren esparru nagusia parrokia-areto handi bat zen, eta bertan antzerki-emanaldiak, zinema-emanaldiak, hitzaldiak, sarien banaketa edo musika-errezitaldiak egiten ziren. Ondoan, solasaldi eta jolasetarako beste areto txikiago batzuk, liburutegi txiki bat eta San Pedro parrokiako apaizentzako beste etxebizitza-eraikin bat diseinatu ziren. Azken eraikin hau, apaizetxea, gaur egun Etxe Maitia egoitza da.

Parrokia-zentro baterako Emiliano Amann arkitektoaren proiektua Basaurin, 1954ko apirilaren 30ean. Fatxada nagusiak Generalisimo etorbidera ematen du.
Iturria: Basauriko Udal Artxiboa.

Parrokia-zentro baterako Emiliano Amann arkitektoaren proiektua, Basaurin, 1954ko apirilaren 30ean. Aretoaren zeharkako sekzioa eta apaiz-etxearen atzeko fatxada.
Iturria: Basauriko Udal Artxiboa.

Parrokia-zentro baterako Emiliano Amann arkitektoaren proiektua, Basaurin, 1954ko apirilaren 30ean. Ibairako fatxada eta sekzioa.
Iturria: Basauriko Udal Artxiboa.
Zentroa eraikitzeko lanak 1955ean hasi ziren, eta eraikina 1957ko apirilaren 27an inauguratu zen. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko bost eta erdietan izan zen, Bilboko Gotzainaren bedeinkapenarekin eta agintarien bisitarekin. Ondoren, Bilboko Udal Orkestra eta Basauriko Koral Elkartea batera aritu ziren eta, azkenik, zinema-barietateen erakustaldia egin zen.
Aretoa hasieratik nabarmendu zen garai hartako euskal abeslari eta euskal musika taldeen emanaldien eszenatoki izateagatik eta, batez ere, zine emanaldiengatik. Basauriar gehienek Cinema Social bezala ezagutzen dute, eta proiektatu zen lehen filma 1936ko Rose Marie izan zen, W.S. Van Dykerena.
1973an, San Pedro Gizarte Zentroko Gobernu Batzordeko partaidetza nagusia udalarena izatera pasa zen, Bizkaiko Labe Garaiek Udalari partaidetza guztia eman ziotelako.
Zentroak 1982an itxi zituen ateak, Els Joglars antzerki konpainia kataluniarraren emanaldi batekin : Olimpic Man ikuskizuna.
Ordutik hamaika urte igaro behar izan ziren basauriarrek erreferente kultural honetaz berriro gozatzeko.
Klikatu hemen aquí eraikinaren argazki gehiago ikusteko.

Informazio hau etengabe eguneratzen ari gara. Gaiari buruzko argazkiak edo bestelako materiala badaukazu eta partekatu nahi badituzu, jarri harremanetan Liburutegiarekin, hemen
Iturriak eta bibliografia:
Basauri Kultur Etxea
Basauriko Udal Artxiboa
Basauriko Udala. Osoko bilkuren aktak. [Konsulta: 2023-03-15]. www.basauri.eus
El Social. 50. alea, 1993ko maiatza
El Social. 52. alea, 1993ko uztaila
La Gaceta del Norte 1957ko urtarrilaren 11a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia
La Gaceta del Norte 1957ko apirilaren 26a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia
La Gaceta del Norte 1957ko apirilaren 27a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia
La Gaceta del Norte 1957ko apirilaren 30a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia
Hierro 1957ko apirilaren 26a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia
Hoja oficial del lunes de Bilbao 1957ko apirilaren 29a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Repositorio Digital de la Biblioteca Foral de Bizkaia