
Abuztuan 40 urte beteko dira Bizkaia suntsitu zuten zorigaiztoko uholdeak izan zirenetik. 1983ko abuztuaren 26ko arratsaldean, Bilboko Aste Nagusian, itsasgorarekin bat egin zuten euri-jasek uholde handia eragin zuten. Horrek kalte material handiak, eta hainbat hildako eragin zituen.
Basauri izan zen Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek gainezka egitearen ondorioz gehien sufritu zuen udalerrietako bat. Kalte handienak Ariz (batez ere dorrea eta ermita), Urbi, Azbarren, Sarratu eta El Kalero hiriguneek jasan zituzten. Kirol-instalazioak, hala nola Soloarteko zelaia eta igerilekuak edo San Migeleko Abaroa zelaia suntsituak izan ziren. Mercabilbaok eta Malmasingo tunelek ere kalte handiak jasan zituzten. Baina bereziki eragindako sektore bat nabarmendu behar badugu, Basauriko industria-ingurua izan zen. Uholdeak erabat urpean utzi zituen fabrika handiak, hala nola Firestone Hispania, Edesa, Cartonajes, Álvarez Vázquez eta Ceplástica, baita ibaien ertzetatik hurbil zeuden beste fabrika eta enpresa txikiago batzuk ere. Nerbioi ibaiaren ohe gainetik 9,6 metrora iritsi zen ura, Echevarria fabrikaren parean.
Egoera horretan, azpiegiturak suntsituta, komunikaziorik gabe eta jarduera-protokolorik gabe, udalbatzak eta bizilagunek inprobisatu egin behar izan zuten hondamendi hura gainditzeko.
Bideoak

Informazio hau etengabe eguneratzen ari gara. Gaiari buruzko argazkiak edo bestelako materiala badaukazu eta partekatu nahi badituzu, jarri harremanetan Liburutegiarekin, hemen
Iturriak eta bibliografia:
Basauri Kultur Etxea
Basauriko Udal Artxiboa
Basauriko Udala. Osoko bilkuren aktak. [Konsulta: 2023-03-15]. www.basauri.eus
El Social. 50. alea, 1993ko maiatza
El Social. 52. alea, 1993ko uztaila
La Gaceta del Norte, 1957ko urtarrilaren 11a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala
La Gaceta del Norte, 1957ko apirilaren 26a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala
La Gaceta del Norte, 1957ko apirilaren 27a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala
La Gaceta del Norte, 1957ko apirilaren 30a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala
Hierro, 1957ko apirilaren 26a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala
Hoja oficial del lunes de Bilbao, 1957ko apirilaren 29a. Eskuragarri hemen: Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala