Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Inautxo, 10 urte

2014tik, Basauriko Inauteriek zeremonia maisu ofiziala dute: Inautxo, Udaleko Gazteria, Jai eta Kirol sailak diseinatutako pertsonaia, Karnabasen irudia izateko.

Inautxo Inauterietako elementu bereizgarriak dituen pertsonaia da: sudur nabarmeneko maskara, aginte-makila apaindua, kapa beltza eta koloretako lumadun kapela. Azken elementu honek, lumak aparte utzita, antz handia du Elorrioko Errebonbiloen kapelekin, 2012an Euskal Herriko Dantza Agerketaren 40. edizioan parte hartu zutenak.


Gainera, janzkera osatzen duten elementuen konbinazioa propio asmatu zuten inauterietako protagonista gizon batek edo emakume batek interpretatu ahal izateko, inork ezin baitu asmatu pertsonaiaren atzean nor ezkutatzen den.

Urtero, Social Antzokiko balkoitik, Inautxok basauriarrak agurtu eta inauteriei hasiera ematen die. Horren ondoren, desfilearen buru an, Kale Nagusitik Solobarria Plazaraino joaten da karroza baten gainean, gainerako parte-hartzaileen atzetik. Bertan, mozorro-lehiaketetako irabazleei sariak emateaz ere arduratzen da.





2014ko Karnabasko kartela


Inautxo Social Antzokitik agurtzen eta Karnabas 2014ri hasiera ematen


Inautxo Karnabas 2014ko desfilean


Inautxo Karnabas 2014ko Solobarriako sari banaketan

No alt text available for image

Informazio hau etengabe eguneratzen ari gara. Gaiari buruzko argazkiak edo bestelako materiala badaukazu eta partekatu nahi badituzu, jarri harremanetan Liburutegiarekin, hemen

Iturriak eta bibliografia:

Basauriko Udal Artxiboa

Basauri Kultur Etxea

Basauri hoy, 172. zbkia., 2014ko otsaila.