Basauri: herritik zinema-platora
Azken urteotan, Basauriko hainbat txokotan egin dituzte zinema- eta telebista- filmaketak . Zazpigarren artearekiko harreman hori ez da berria: 1920ko hamarkadan El Cuadra izenaz ezagutzen zen Salón Basconian (San Fausto kalearen goialdean) egindako mugimenduzko lehen proiekzioetan hasi zen .
Geroago, 1934an, soinudun-zinemaren etorrera Cinema Basauri inaugurazioarekin gauzatu zen. Egungo Bidearte kalean zegoen, eta Peña eta Alzola familia basauriarrek sortu zuten. XX. mendearen bigarren erdian, zinemak tokiko aisiaren elementu nagusi izaten jarraitu zuen, Amaya, Avenida, Arizgain, San Miguel, El Social, Ibaigane edo Bilbondoko multisalak bezalako areto enblematikoekin.
Basauri pantailan
2018an, San Migeleko gasolindegia agertoki bihurtu zen Mikel Ruedak zuzendutako eta Maribel Verdu protagonista duen El doble más quince filmean.
2023an, Finagako ingurune naturalean, San Juan gaua birsortu zuten Estibaliz Urresola zuzendariaren 20.000 erle espezie pelikularako. Film luze saritu horrek Sofia Otero gure aktore gaztea izan zuen protagonista, eta Berlinaleko Zilarrezko Hartza jaso zuen bere interpretazio bikainagatik.
2024an, hiru filmaketa garrantzitsu egin zituzten Basaurin. Otsailean, Ariz auzoko Taboada taberna aukeratu zuten 1976ko eszena bat birsortzeko Superstar telesailean. . Nacho Vigalondok sortu eta zuzendutako ekoizpen hau Javier Calvok eta Javier Ambrosik ekoitzi dute, eta Yurena abeslariari buruzko biopic bat da ( lehen Tamara izenez ezagutua).
Abuztuan, Gracia Querejeta zuzendariak Basauri aukeratu zuen lokalizazioetako bat izateko, narkotrafikatzaile baten bizitza errealean oinarritutako Olimpia izeneko telesailean.
Irailean, Gaztela eta Extremadura kaleak Joaquin Mazonek zuzendutako El Casoplón filmaren eszenatoki bihurtu ziren. Pablo Chiapella eta Raquel Guerrero ditu protagonista familia komedia honek, eta Iñaki Miramon eta Edurne abeslariaren partaidetza du.
Filmaketa bakoitzarekin, Basaurik zinema-agertoki bihurtu ditu bere txokoak, eta bizirik mantendu du bere areto zaharretan hasitako istorioa. Espero dezagun horrela jarraitzea, oraindik asko baitago erakusteko.

Salón Basconia, Basaurin filmak proiektatu zituen lehen lokala. San Fausto kalearen goialdean dago. Iturria: Kultur Etxea

Cinema Basauri, hogeita hamarreko hamarkadako lehen urteetan irekia. Egungo Bidearte kalean dago. Iturria: Kultur Etxea
Iturriak eta bibliografia:
Bidebieta Irratia. Un pueblo de cine (vídeo). [Kontsulta: 30-01-2025]. Eskuragarria: www.bidebietairratia.com
García, R.: Basauri: antzinako. Basauriko Udala, 2006
García, R.: Basauri, mi pueblo. Basauriko Udala, 1993

Informazio hau etengabe eguneratzen ari gara. Gaiari buruzko argazkiak edo bestelako materiala badaukazu eta partekatu nahi badituzu, jarri harremanetan Liburutegiarekin, hemen