
1922ko maiatzaren 28an, Pozokoetxeko lehen zenbakian jaio zen Agustín Gainza Bikandi. Asko idatzi da Athleticeko futbolari izan zen garaiari buruz, eta aski ezagunak dira jokalari gisa egindako balentriak eta lortutako kirol markak. Hala ere, ez da gauza bera gertatzen haren bizitzako lehen sasoiarekin: haurtzaroa, gaztaro goiztiarra eta, batez ere, jaiotzen eta hiltzen ikusi zuen herriarekin zuen harremana. Balio bezate orrialde hauek Liburutegiak bere irudiari egindako omenaldi gisa, bere jaiotzaren mendeurrena dela eta.