Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Finagako kultura-multzoa

Finaga-Malmasineko ingurua lehen mailako kultura-multzoa da. 1994an egin ziren indusketak inguru horretan, zaharberritze lanak hasi zirenean. Horien ondorioz, Finagako San Martin ermitaren azpian, IV.mendean eraikitako oinplano angeluzuzeneko egitura txiki baten oinarriak aurkitu ziren. Egitura hori bererabili eta aldatu egin zen geroagoko garaietan. Gaur egun, Bizkaiko gari historiko zaharrenean lagin arkeologiko adadierazgarria da, eta, gainera, Euskadin gorde diren kristau gurtzako lehen tenpluetakotzat hartzen da.

Bere nekropolian, gaur egun ikus dezakegun zelaiarena baino askoz leku handiagoa hartzen duena, lurperatze batzuk aurkitu ziren (orain arte 17 dira dokumentatutako lurperatzeak), eta oso pieza baliotsuak zituzten: sigilata lur-ontzi bat, bi lantza punta, borrokarako aizkora bat, eraztun bart, hebilak, beirazko baso bikain bat eta ezpata handi bat. Hori guztia hildakoak lurperatzeko erabiltzen zen ostilamenduaren parte zen.

Hilobi horietako batuzk, ohol formako hilarri tabular handien bidez egon ziren seinaleztatuta, eta gurutze zein motibo geometrikoz apainduak (zati batzuk oraindik kontserbatzen dira). Gainera, XIX. mendearen amaieran, garai beranduagoko disko formako hilarri bat berreskuratu zen (IX-X. mendetakoa).

Klikatu dokumentuan deskargartzeko

Klikatu dokumentuan deskargartzeko