Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

San Fausto 1983

1983ko urriaren 8an hasi ziren Basauriko jaiak. Ezohiko jaiak izan zirenak. Izan ere, aste batzuk lehenago, udalerriak hondamendi handia jasan zuen, abuztuaren amaieran probintziako zati handi bat suntsitu zuten uholde bortintzengatik. Basaurik izandako galera ekonomiko eta materialek murrizketa handiak eragin zituzten urte hartako herriko jaien aurrekontuan. Hala ere, jaiak aurrera atera ziren eta arnasa hartzeko aukera eman zuten. Carlos Berrocal alkateak agurrean eta Herriko Taldeak jaietako pregoian, parentesi honen beharra nabarmendu zuten zoritxarrari aurre egiteko.

Lokatzak lanean bildu gintuen desberdintasun guztien gainetik, politikoak, sozialak edota auzokoak, oraingoan jaiek dibertsioan ere batuko gaituztela itxaroten dut, eta hórrela izango delakoan nago. Basauritarrok, utzi lana momentuz eta goazen dibertitzera.

Alkatearen agurra. 1983ko jaietako programa

Sanfausto hain berezi horiek urriaren 8tik 17ra bitartean egin ziren. Programa horretan, kaltetuentzako dirua biltzeko jarduerak nabarmendu ziren, baina ez ziren ahaztu ohiko jarduerak, hala nola ohiko dantzaldiak eta erromeriak, kirol-probak edo kaleko antzerkia. Aipamen berezia merezi du Joan Manuel Serratek urriaren 12an Basozelai futbol zelaian doan eskaini zuen kontzertuak. Halaber, urriaren 15ean Arizko Ikastolak antolatutako kaltetuen aldeko euskal kantagintzaren jaialdia, non Imanol, Pantxoa eta Peio, Gorka Knorr edo Erramun Martikorena eta Xabier Amuriza bertsolariek parte hartu zuten. Eta Itoiz taldearen kontzertua Bentako plazan urriaren 9an. Festek aparteko itxiera izan zuten Caballer piroteknia sarituaren eskutik. Valentziako Generalitateak dohaintzan eman zuen piroteknia hori, Basauriko herriari elkartasuna adierazteko.

Iturriak eta bibliografia:

Basauri Kultur Etxea

Basauriko Udal Artxiboa

La Gaceta del Norte, 1983ko irailaren 22a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko irailaren 29a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 3a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 5a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 9a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 11a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 12a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 13a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

La Gaceta del Norte, 1983ko urriaren 15a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

Hoja oficial del lunes de Bilbao, 1983ko urriaren 3a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

Hoja oficial del lunes de Bilbao, 1983ko urriaren 10a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala

Hoja oficial del lunes de Bilbao, 1983ko urriaren 17a. Eskuragarri hemen Lau Haizeetara Bizkaiko Foru Liburutegiko Biltegi Digitala