Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

AceptarRechazar
language

Emakumeak

Basaurik oso industria-iragan aberatsa izan du, eta bertako emakumeek erabateko garrantzia izan dute langileen borrokaren eta mugimendu feministen aitzindaritzan. Udalerriko emakumeek pisu handia izan zuten La Basconia, Edesa eta Firestone lantegietan. Azken enpresa horren aurka, hain zuzen ere, 1965ean demanda kolektibo bat jarri zuten langileek, soldata-diskriminazioagatik. Azkenean, langile horiek irabazi egin zuten auzia.

Basaurikoak ziren, halaber, "Bilboko hamaikak" bezala ezagutu genituenak. Prozesu judizial bateko protagonista izan ziren 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran, abortuak egitea leporatuta.

Hori dela eta, Basaurin emakume-elkarte ugari daude: Emakumeak aniztasunean, Manuela Eguiguren elkartea, Mujeres de Aquí y de Allá, etab. Horien gainetik Marienea nabarmentzen da, Basauriko Mugimendu Feministak eta Emakumeen Mugimenduak historikoki aldarrikatu duen gunea. Gainera, Berdintasun Arloak bultzatutako udal-zerbitzuak hartzen ditu bertan (Jabekuntza Eskola, Sexu Informaziorako Bulegoa, Emakumeentzako Informazio Zentroa eta Hezkuntza Proiektuak), eta hainbat emakume-elkarteren topagunea ere bada.


Klikatu hemen gure katalogoan Basauriko emakumeei buruzko materialak kontsultatzeko.