Basaurin euskal dantza talde ugari dago. Gainera, duela ia 50 urtetik hona Euskal Herriko Dantza Agerketa ospatzen da gure udalerrian. Bertan, Euskal Herriko dantza autoktonoen erakustaldia egiten da, eta Euskal Herri osoko eskualdeetako taldeek hartzen dute parte, euren inguruetako dantzak (gaur egun desagertutako batzuk ere) erakusteko.
Badugu talde horietako batzuen eta Dantza Agerketaren materiala. Klikatu sarrera bakoitzean gure katalogoa kontsultatzeko:
• Edurre Dantza Taldea +
• Indartsu +
• Euskal Herriko Dantza Agerketa +
Dantzan jartzeko ezinbestekoa zen txistua, eta horren ondorioz hainbat txistulari-elkarte sortu ziren gurean. Horietako batzuek oraindik jarraitzen dute gure herriko kaleak girotzen.
Baina musikari dagokionez, Basauriko Koral Elkartea azpimarratu behar dugu. 1946an Pedro Bilbao San Pedro Parrokiako apaiz-lagunak sortu zuen, eta gaur egun Euskadiko abesbatzen munduko erreferente nagusietakoa da.
Klikatu hemen gure katalogoan talde horri buruz eskuragarri dauden materialak kontsultatzeko.

Irudia: Basauri Koral Elkartea