Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario.

Más información en nuestra Política de Cookies.

AceptarRechazar
language

Club de lectura en euskera

Es un club de lectura donde leemos libros en euskera de distintos géneros y de variada temática.

Perioricidad: una vez al mes desde octubre hasta junio
Día: miércoles
Hora: 18:00
Lugar: Sala multiusos

Consulta la disponibilidad de plazas en la biblioteca.

Imagen poster club de lectura en euskera

2024

Título: Odolekoak
Autora: Antxine Mendizabal Aranburu
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2020

Encuentro: 23 de octubre, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru ema-kumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren gai-netik, ordea, hainbat jenderen istorioak ezagutuko ditugu: Echa-lucetarrenak, baina baita haien ahaide, neskame, lagun eta etsaienak ere. Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna.

Título: Gure etxeko kontuak
Autora: Natalia Ginzburg
Editorial: Igela
Año de publicación: 2004

Encuentro: 23 de mayo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Hau da, dudarik gabe, Natalia Ginzburgen libururik adierazga-rrienetako bat. Bere familiaren “lexikoa” du oinarri, axalean behintzat; baina batez ere hitzek, esaldiek, esaerek gogora ekar-tzen dizkioten gertaerak kontatu-ko dizkigu, horrek sortzen etxeko giroa adierazteko. Natalia Ginz-burgen liburuak irakurtzean be-rehala konturatzen gara oso hur-bileko kontuak eta giroak berpiz-ten dituela: horrela lortu zuen familia-kronikak osatzen dituzten lehengaiak erabiliz, hots, herio-tzak, jaiotzak, senargai-andregai aldiak, ezkontzak, garai zail batean —faxismoaren gorakada, bigarren mundu-gerra—, Levi familiak eta haren ingurukoek (Pavese, Olivetti...) bizi izan zi-tuen gorabeherak kontatuz, garai hartako familiako giro berezia, hi-tzek ekartzen dizkioten oroitza-penen bidez, guri biziaraztea.

Título: Zorrotz begiratutako trenak
Autor: Bohumil Hrabal
Editorial: Alberdania
Año de publicación: 2022

Encuentro: 17 de abril, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Bohumil Hrabali eskertu behar diogu, besteak beste, gure denborako benetako heroiak beren tokian jartzea: ostatuetan, lantegietan, biltegietan. Hain gaude politikari, jakintsu, kirolari, aberaskume, artista eta zutabegileek liluratuta, ezen ez baikara ohartzen bizitza, benetan bizia, jende xumearena dela. Historia izen handikoek idazten dute, baina egin, inoiz egunkarien eta historialarien xede izaten ez diren horiek egiten dute. Bizi, borrokatu, sufritu, sentitu eta amesten duen jendea ez da egoten historia liburuetan: pobreen eta txikien bizitza inon erosterik ez dagoen bizitzaren liburuan dago idatzirik.

Título: Petare: Miren Egigureren puskak
Autora: Leire Ibarguren
Editorial: Txalaparta
Año de publicación: 2022

Encuentro: 26 de marzo, martes, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puska horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracaseko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema, familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia? Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta. Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracaseko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa.

Título: 3 Mariak
Autor: Arantxa Urretabizkaia
Editorial: Erein
Año de publicación: 2011

Encuentro: 21 de febrero, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du.

Título: Ttu eginen dut zuen hilobietan
Autor: Boris Vian
Editorial: Igela
Año de publicación: 2002

Encuentro: 17 de enero, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Nobela honetako protagonistari anaia hil diote, azalaren kolorea behar bezain garbia ez zuelako nonbait. Bera, berria, genetikaren lege zorrotzek ez dute horren gaizki tratatu... baina ezin du burutik kendu anaiari egin diotena.

2023

Título: Atertu arte itxaron
Autora: Katixa Agirre
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2015

Encuentro: 20 de diciembre, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Euskal Herrian zehar road movie bat egiteak gauza zaila dirudi, baina horixe egingo dute nobelako protagonistek. Ibilbidean zehar, hainbat leku, lagun eta gertakarirekin egingo dute topo, eta horrekin batera bikotearen gorabeherak ezagutuko ditugu. Aldi berean, nobelak badu 1976ko martxoko Gasteizko langile-protestetan sortu eta Espainiako kartzeletan jarraituko duen maitasun-istorio bat.

Título: Nirliit
Autora: Juliana Léveillé-Trudel
Editorial: Txalaparta
Año de publicación: 2021

Encuentro: 22 de noviembre, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Quebec hegoaldeko neska batek, antzaren gisan, iparraldeko Salluit herrixka inuitera bidaiatzen du urtero, beste zuri askok bezala uda sasoian lan egitera, eta han ikusi eta bizitakoak aipatzen dizkio Evari, desagertu berri den lagun inuitari. Narratzaileak nonahi sentitzen du Evaren espiritua, haren gorpua zilar koloreko fiordoaren hondoan egon arren, eta hari kontatzen dio zertan den hark utzitako lurraldea, zertan diren herrikideak, zertan hain ongi ezagutzen duen iparraldeko bizimodu latza.

Título: Babilonia
Autor: Joan Mari Irigoien
Editorial: Elkar
Año de publicación: 1989

Encuentro: 18 de octubre, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Babilonia Joan Mari Irigoien idazleak 1989an plazaraturiko eleberri tragikoa da. Babilonia baserriko Trinido eta Feliziano anaien arteko gorabehera eta liskarrak kontatzen ditu, XIX. mendearen erdialdean, azkenean familiaren hondamena ekarri duena. Eleberria familia-saga bat da, baserrian girotua (hain zuzen ere, Babilonia baserrian bizi dira eleberriko protagonistak), eta errealismo magikoaren zertzeladak dituena. Garaiko xehetasun historiko ugari ere ematen ditu, bereziki Karlistaldien inguruan.

Título: Eraikuntzarako materiala
Autora: Eider Rodriguez
Editorial: Susa
Año de publicación: 2021

Encuentro: 26 de abril, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narra-tzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz al-txatzen ikusitako aita, kalea balan-tzaka zeharkatu eta bulegoaren ilun-tasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izanda-koaren memoria sortu. Zaldiak, ige-rilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassi-meko apartamentua, gasolina, lan-dareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gain-beheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.

Título: Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia
Autora: Mark Haddon
Editorial: Igela
Año de publicación: 2008

Encuentro: 22 de marzo, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika arike-tak azkar batean egiten ditu baina pertsonen arteko harre-manetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzai-learen bila hasiko da. Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, mundua-ren beste ikuspegiaz ohartuko da.

Título: Argiantza
Autora: Pello Lizarralde
Editorial: Erein
Año de publicación: 2020

Encuentro: 22 de febrero, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozioaren gordina azaldu beharrean da gerentea. Eta horrelaxe hasten da egun gutxiren bueltan errendituko den peripezia. Nola zeuden herrietako aretoak eta zertan zebiltzan haietako langileak.

Título: Muskuiluak afaltzeko
Autora: Birgit Vanderbeke
Editorial: Pasazaite liburuak
Año de publicación: 2012

Encuentro: 25 de enero, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Istorioaren kontatzailea, anaia eta ama laneko bidaia batetik iristear den aitaren zain daude. Familia-ohiturei jarraikiz, muskuiluak dituzte afaltzeko, aitaren itzulera ospatzeko.

Betiko moduan prestatu dute dena, aitak nahi izaten duen moduan. Hala ere, pixkanaka ulertzen dute gau hori ez dela besteak bezalakoa izango; izan ere, orduek aurrera egiten dute eta aita ez da etxera iristen.

Esaldi kiribilduen bakarrizketa baten bidez, familia-hierarkia tradizionalaren –non arauak beldurraren bidez inposatzen diren– kritika bat aurkezten digu Vanderbekek.

Año 2022

Título: Amek ez dute
Autora: Katixa Agirre
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2019

Encuentro: 21 de diciembre, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Título: Ez erran deus
Autores: Jon Arretxe
Editorial: Erein
Año de publicación: 2018

Encuentro: 23 de noviembre, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu egin da.

Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burki-nafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik bizirik iritsi ziren bakarrak.

Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean.

Título: Kale estua
Autores: Josep Pla
Editorial: Igela
Año de publicación: 2017

Encuentro: 26 de octubre, miércoles, a las 18:15 h.

Portada libro

Comentario:

Kale estua nobelan, indar poetiko eta iradokizunez beteaz kontatzen da Torrelles izeneko herri bateko bizimodua, albaitari gazte iritsi berri baten begietatik ikusia. Bistan da izen horren atzean Josep Plaren jaioterri Palafrugell dagoela, eta haren asmoa, nobela idaztean, hango eguneroko bizimodua ispilu batean ikusten dugun bezala ematea zela.

Plak ez zion garrantzi handirik ematen nobelak kontatzen duen istorioari, ezta nobelari berari ere oro har, ezpada bizimodua bera kontatzen zuen heinean. Jakitun zen nobela honi alde horretatik jarriko zitzaizkion erreparoez, eta horregatik ohartarazten zuen, kontakizunari egin zion hitzaurrean, bere asmoa zela “bizimodua den bezalakoxea agerian jartzea” eta bertan “bizitza den bezalakoa islatzen duten irudiak” agertuko zirela “ez sortuak eta konbentzionalak. Hemengoak, hortaz, errealitatearen irudiak dira”.

Título: Erabili goldea hilen hezurren gainetik
Autores: Olga Tokarczuk
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2020

Encuentro: 25 de mayo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Janina Duszejko basoalde bakarti batean bizi den emakume adintsua da, zubi-ingeniari erretiratua eta umeei ingeles-eskolak ematen dizkiena; William Blakeren poemak, Astrologia eta izaki bizidun guztiak maite ditu, eta animaliak hiltzen dituzten ehiztariak gorroto. Eta hain zuzen, ehiztari zenbait hilik hasi dira agertzen alderdi menditsu horretan.

Misteriozko eleberri baten garapenarekin batera, pertsonaia liluragarri baten ezaugarri eta ertzak joango gara ezagutzen: xelebre bezain xaloa, egoskor eta maitagarria, aldi berean ahul eta ahaltsua. Baina, horrekin batera, gizarte gupidagabe honek bazterrean uzten dituen izaki guztien aldeko aldarri ozena topatuko dugu, mundu bidezko eta bizigarriago baterako deia.

Título: Adiskide paregabea
Autores: Elena Ferrante
Editorial: Igela
Año de publicación: 2014

Encuentro: 20 de abril, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea, bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin da, eta ez du inolako arrastorik utzi. Etorkizunari buruzko erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun desberdina badute ere. Elena Ferranteren sentiberatasun finaz, narraziorako gaitasun bikainaz, Lenùk, helduarotik, haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun hori, harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen dizkigu.

Título: Gertakizuna
Autores: Annie Ernaux
Editorial: Igela
Año de publicación: 2003

Encuentro: 23 de marzo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean irudirik eta pentsamendurik gabeko zirrara bat sentitzen dut, hitzak bat-batean sentsazio bortitz bilakatu balira bezala. Era berean, La javanaise, J’ai la mémoire qui flanche edo garai hartan gogoko nuen beste edozein abesti halabeharrez entzuten dudanean, hunkitu egiten naiz.

Título: Dendaostekoak
Autores: Uxue Alberdi
Editorial: Susa
Año de publicación: 2020

Encuentro: 23 de febreo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

Título: Hoben-Ordaina
Autores: Ian McWwan
Editorial: Igela
Año de publicación: 2012

Encuentro: 26 de enero, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Briony Tallis-ek hamahiru urte zituen 1935ean, eta idazteko eta fantasiarako joera aski nabar-mena. Bere ahizparen eta Robbie Turnerren arteko tirabira eta gertaera bitxiak ikusten ditu udako egun batean, eta, oso ondo ulertu gabe, bere ikuspegitik interpretatuko ditu –oso oker- bere ahizparen eta Robbieren arteko harremanak.

Udako gau sargori hartan talistarren etxaldean gertatutako bortxaketa batez salatuko du Brionyk Robbie Tuurner, ikusi duena 13 urteko gaztetxoaren ikuspegitik interpretatuta. Egin-dako okerraz ohartzen denean, ordea, beranduegi da atzera egiteko. Hoben horren ordaina eman nahiko du, erizain bolun-tario gisa, Bigarren Mundu Gerra hasten denean, bere ikasketekin segitu ordez.

Gerra ondoren idazle ospetsu bihurtu eta hilhurren delarik, atzera begira jarrita garai hartako gertaereei egiten dien begirada-ren kontakizuna da Hoben-ordaina eleberria.

Año 2021

Título: Miñan
Autores: Amets Arzallus & Ibrahima Balde
Editorial: Susa
Año de publicación: 2019

Encuentro: 15 DE DICIEMBRE, MIERCOLES, A LAS 18:00

Portada libro

Comentario:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

Título: Jenisjoplon
Autora: Uxue Alberdi
Editorial: Susa
Año de publicación: 2014

Encuentro: 24 DE NOVIEMBRE, MIERCOLES, A LAS 18:00

Portada libro

Comentario:

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.

Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

Título: Aitaren etxea
Autora: Karmele Jaio
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2019

Encuentro: 27 de octubre, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.

Título: Durduraz eta dardaraz
Autora: Amélie Nothomb
Editorial: Igela
Año de publicación: 2003

Encuentro: 26 de mayo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Munduko enpresarik handienetako bateko bulegari izan zenean bizi izan zuen amets gaiztoa kontatzen du nobela honetan Amélie Nothombek.

Mendebaldekoa eta emakumea izatearen desbantailak ederki ezagutzeko aukera izan zuen, nonbait, egileak Yumimoto enpresa japoniarrean: lan burugabeak, agindu txoroak, umiliazio negargarriak, eginbehar ernegagarri, itsusi edo eldarniozkoak.

Durduzaz eta dardaraz agertu beharra omen zeukaten Japoniako Enperadorearen aurrera haren menpekoek, eta halaxe ibili behar izan zuen nobela honen egileak enpresa hartan.
Kutsu autobiografikoa sekula ukatu ez dion nobela honetan hartu zuen mendekua

Título: Amaren eskuak
Autora: Karmele Jaio
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2006

Encuentro: 21 de abril, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Nereak 35 urte inguru ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arrera; istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizimoduak asko aldatu.

Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri Eder ata hunkigarri honek, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala.

Título: Riomundo
Autora: Jon Maia Soria
Editorial: Txalaparta
Año de publicación: 2006

Encuentro: 17 de marzo, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Bertold Brechtek dio bere gogoaren aurka, bortxaz, egoerak behartuta herria, familia, etxea utzi eta kanpora joan beharra duen hori ez dela emigrantea, desterratua baizik. Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz lagundutako milaka pertsona eramaten ditu lur ezezagunetara. Euskal Herrira ere iritsi ziren desterratuz betetako trenak, Vascongadas deituriko eremu arrotz eta amiltsura. Hari horri jarraituz sortu du Maiak Riomundo liburua. Euskaldun askoren biografia izan zitekeena.

Título: Maitasunezko oihua, munduaren erdian
Autor: Kyoichi Katayama
Editorial: Denonartean
Año de publicación: 2010

Encuentro: 17 de febrero, miércoles, a las 18:00 h.

Portada libro

Comentario:

Bi nerabe, Japoniako hegoaldeko herri batean, XX. mendeko 80. hamarkadan. Bigarren Hezkun-tzako ikasketak egiten ari direla elkar ezagutu eta maitemintzen dira.

Sakutarô mutil argia da, sarkastiko samarra. Aki neska bizkorra da, ederra eta entzute handikoa, ikaskideen artean. Sakutarô eta Aki lagunminak egiten dira, baina adiskidetasun-etik maitasunerako pausua ema-ten dute gero.

Istorio honetan, maitasun gar-tsuak, heldutasunarentzat doazen bi nerabeen gogoetek eta gaixo-tasunari eta heriotzari aurre egin behar dietenean hartzen dituzten jarrerek egiten dute bat.

Título: Ogi hutsa
Autor/a: Mohamed Xukri
Editorial: Igela
Año de publicación: 2011

Encuentro: 20 de enero, miércoles, a las 18:00 h.

portada libro

Comentario:

Mohamed Xukrik 11 urte zituela Rifeko jaioterritik Tangerrera emigratu behar izan zuen bere familiarekin. Haurtzaroa bertako kaleetan, miseria gorriaren garaian lan xumeak eginez eta bizimodua nola edo hala ateraz bizi izan zuen, gose, indarkeria, prostituzio eta drogazaleen giroan.
Hogei urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten, kartzelan lehenik eta Laraxen handik atera zenean.
Are ogi hutsa, tartean ezertxo ere ez zuena, nekez lor zitekeen garaiak ekartzen ditu gogora bere liburu aztoragarri bezain gordin honetan.

Eleberri autografiko hau trilogia baten lehenbiziko liburua da. Marokon debekatua egon zen, gordintasunagatik. Debeku hori ez zen altxatu 2000 arte.

Año 2020

Título: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Autora: Alaine Agirre
Editorial: Elkar
Año de publicación: 2017

Encuentro: 23 de diciembre, miércoles, a las 18:00 h.

portada libro

Comentario:

Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat… Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.