 |
Liburutegiak > Zerbitzuak > |
Sarearen zerbitzuak
Liburutegi guztietakoak: Informazioa eta erreferentzia. Kontsulta. Mailegua. Hemeroteka. Internet, cd-rom'ak eta ofimatika. Bebeteka.Fonoteka eta Bideoteka. Erreprografia eta eskanerra. Galdegin zerbitzua
|
1.- Informazioa eta erreferentzia
|
Liburutegietan bertan zein telefonoz, emailez edo postaz Liburutegi sarearen funtzionamenduari, honen katalogo automatizatuari (OPAC), informazio bibliografikoari edota informazio orokorrari buruz egiten diren eskaerak arretaz aztertzen ditugu.
Zuen iradokizunak, desideratak, kexak jasotzen ditugu.
Liburutegi Sareko jarduerei buruzko informazioa eskaintzen dizuegu. |
 |
2.- Kontsulta
|
Euskarri-mota guztietako bildumak (liburuak, prentsa, aldizkariak, partiturak, CDak, DVDak eta CD-ROMak) aurki daitezke, edozeinek kontsulta ditzakeenak, eta erabiltzaileek horiek erabili zein kontsulta ditzaten prestatutako guneak aurki daitezke areto ezberdinetan.
Internet bidez bilaketak eta kontsultak egiteko ordenagailuak ere badira. |
 |
3.- Donostia Bilduma
|
Sareko liburutegi guztietan eskuragarri den "Donostia Bilduma" sailak Donostiaren inguruko edozein gairi buruzko monografiak biltzen ditu.
Monografia hauek urdin koloreko kometxa dute bereizgarri eta DB siglekin hasten da beren signatura. |
 |
4.- Mailegua
Txartelaren eskaera. Epeak, luzapenak, erreserbak. Elkarte, ikastetxe eta ikertzaileentzako mailegua
Liburutegi Sareak dokumentuak euskarri ezberdinetan etxera eramateko aukera ematen du denbora-epe jakinerako.
- Liburutegi Sareko erabiltzaile guztiek erabil dezakete zerbitzu hau dohain, aldez aurretik irakurlearen txartela lortuta.
- Oro har, Liburutegi Sarearen fondo osoa eskuragarria da eta maileguan eman daiteke.
- Mailega ezin daitezkeen obrak (hiztegiak, entziklopediak...) liburutegian bakarrik kontsulta daitezke.
Txartelaren eskaera:
Liburutegi Sareko txartela era askotakoa da:
- 14 urte baino gutxiagokoak:
Inprimaki bat bete behar dute, guraso edo tutoreen baimenarekin.
- 14 urte baino gehiagokoak:
Donostia Kultura txartela doakoa da, eta aiparturikoa lortzeko inprimaki bat eta NANa edo pasaportea aurkeztu behar da bizilekua egiaztatzeko. Donostia Kulturaren web-orriaren bidez ere eskura daikete.
DK KUTXA txartela KUTXAren edozein bulegotan eskura daiteke.
Udal Musika eta Dantza Eskolako txartela.
Txartelaren eskaerak berekin du eskatzaileak Liburutegi Sareko jarduna zuzentzen duten arauak onartzea.
Txartela galduz gero, Sareko edozein liburutegitan eman behar da berehala galeraren berri, eta erabiltzailea izango da galera jakinarazi bitartean eginiko transakzioen erantzule. Era berean, helbidea zein telefono-zenbakia aldatuz gero ere, jakinarazi egin behar da.
|
| Tipologia |
Dokumentu kop. |
Epea |
Luzapenak |
Erreserbak |
| Monografiak |
5 |
21 |
2 |
Bai |
| Dokumentazio Zentroko monografiak |
5 |
21 |
2 |
Bai |
| Haur monografiak |
5 |
21 |
2 |
Bai |
| CDak |
3 |
21 |
Ez |
Ez |
| CD-ROMak |
3 |
21 |
Ez |
Ez |
| DVD/Bideoak |
3 |
21 |
Ez |
Ez |
| Partiturak |
5 |
21 |
2 |
Bai |
Kultur etxeko liburutegietan soilik |
Atzerapenez itzultzea:
Materiala atzerapenez itzultzen duenari mailegatzeko aukera kenduko zaio material bakoitzeko dagokion atzerapen-egun adina egunez.
Materiala galtzea edo hondatzea:
Edozein arrazoigatik galdutako edo hondatutako dokumentuak ordezkatu egin beharko dira edo dagokien zenbatekoa eskudirutan eman beharko da.
Luzapenak:
Liburuen mailegua bitan berritu ahal izango da, betiere, obra beste irakurleren batek erreserbaturik ez badu.
Erreserbak:
Beste erabiltzaile bati maileguan emaniko liburuak erreserba daitezke. Erreserbak telefono bidez zein mailegu-mahaian egin daitezke.
|
 |
Elkarte, ikastetxe eta ikertzaileentzako mailegua.
Liburutegi Sareak irabazi asmorik gabeko elkarte eta ikastetxeei bideratutako mailegu-zerbitzu berezia du. Honen bidez, aipaturikoek liburu-sortak eta bestelako materialak eskura ditzakete denbora-epe luzerako.
Ikertzaileentzako mailegua ikertzaile izatea egiaztatzen duen ororri bideratutakoa da.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko beharrezkoa da elkarte-maileguen txartelaren jabea izatea. Txartel hau liburutegietako informazio-mahaian dago eskuragarri. |
| Tipologia |
Dokumentu kop. |
Epea |
Luzapenak |
Erreserbak |
| Monografiak |
25 |
30 |
Ez |
Ez |
| Dokumentazio Zentroko monografiak |
10 |
30 |
Ez |
Ez |
| Haur monografiak |
25 |
30 |
Ez |
Ez |
| CDak |
5 |
30 |
Ez |
Ez |
| CD-ROMak |
5 |
30 |
Ez |
Ez |
| DVD/Bideoak |
5 |
30 |
Ez |
Ez |
| Partiturak |
25 |
30 |
Ez |
Ez |
|
- Liburu elektronikoak mailegatu
|
Liburutegien Sarek liburu elektronikoen irakurgailuak jartzen ditu erabiltzaileen eskueran, irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko beste modu bat eskainiz.
- Zer da liburu elektronikoen irakurgailu bat?
Zure e-booka irakurtzeko erarik erosoena. Tinta elektronikoaren teknologia berezia baliatuz, paperezkoaren oso antzekoa den irakurketa kalitatea ematen duen gailu txiki eta erabilgarria da. Liburuen orrialde kopurua eta letren tamaina nahi duzun neurrira egokitzeko aurkera ematen du. Ehunka liburu sar daitezke barruan, liburutegi oso bat. |
 |
- Zerbitzuaren deskribapena
Liburutegiak liburu elektronikoen irakurgailuak jartzen ditu bere erabiltzaileen eskueran (memoria-txartelak ere tartean) maileguan hartzeko.
Horrelako gailu bat 21 egunez har daiteke maileguan gehienez, eta ezin da epe hori berritu. Erreserbatzerik badago.
Gailua liburutegitik atera daiteke, erabilera-araudia onartuz gero betiere. |
 |
|
Liburu elektronikoen irakurgailuak Liburutegi Sareen edozein erabiltzailek (Donostia Kultura txartela eduki behar du) har ditzake maileguan.
Liburu elektronikoen eskatzeko, eskaera-inprimakia bete behar da, eta informazio-mahaian lilburutegiko txartelarekin batera aurkeztu.
Erabiltzailea da gailuaren arduradun maileguan duen bitartean, eta eramandako baldintza berdinetan itzuli behar du. Galdu edo lapurtua izanez gero, materiala berrezarri behar da. |
 |
|
Betiko liburuak, baina formatu berrian. Liburu gogokoenen bertsio digitala. Etxeko ordenagailuaren bitartez eskuratu eta liburu elektronikoen irakurgailua edo e-readerean irakur daitezke. |
 |
- Cybook Gen3 irakurgailuaren erabiltzaile-gida
5 Udal Liburutegi Nagusia
2 Casares-Tomasene Kultur Etxeko Liburutegia (Altza)
2 Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia (Amara)
2 Okendo Kultur Etxeko Liburutegia (Gros)
1 Udal Liburutegi Nagusia. Haur Saila. Haur Liburuaren Dokumentaziogunea
1 Egia Kultur Etxeko Liburutegia
1 Intxaurrondo Berri Kultur Etxeko Liburutegia
1 Larrotxene Kultur Etxeko Liburutegia (Intxaurrondo)
1 Larratxo Liburutegia
1 Loiola Kultur Etxeko Liburutegia
1 Lugaritz Kultur Etxeko Liburutegia (Antigua) |
 |
Eskueran Cybook-ean dauden izenburuen zerrenda ezagutzeko |
 |
- iLiad Irex irakurgailuaren erabiltzaile-gida
5 Udal Liburutegi Nagusia
1 Casares-Tomasene Kultur Etxeko Liburutegia (Altza)
1 Egia Kultur Etxeko Liburutegia
1 Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia (Amara)
1 Intxaurrondo Berri Kultur Etxeko Liburutegia
1 Loiola Kultur Etxeko Liburutegia
1 Lugaritz Kultur Etxeko Liburutegia (Antigua)
1 Okendo Kultur Etxeko Liburutegia (Gros) |
 |
Eskueran iLiad Irex-ean dauden izenburuen zerrenda ezagutzeko |
 |
- Papyre 6.1 irakurgailuaren erabiltzaile-gida
3 Udal Liburutegi Nagusia |
 |
Eskueran Papyre-n dauden izenburuen zerrenda ezagutzeko |
 |
5.- Hemeroteka
|
Zerbitzua du Sareko liburutegi guztietan:
- Informazio orokorreko aldizkariak, haurrei zein helduei bideratuak.
- Gai ezberdinetan espezializatutako aldizkariak.
- Eguneko prentsa, paperean zein Internet bidez.
Hemeroteka +, Plazagunea enpresak bideratutako proiektua, 2004. urtean abian jarria eguneko prentsa digitalizatzeko (Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo, El País, Gara, Le Journal, eta Zabalik). Bilaketak eta dosierrak egiteko aukera ematen du.
- Argitalpen ofizialak Internet bidez.
- "Egunez egun" datu-basea. XIX. mendeko Donostiako prentsaren hustelana, Liburutegi Nagusian mantentzen dena.
- Enplegu-aldizkariak.
|
 |
|
 |
6.- Internet liburutegietan
Informazio-bailiabideen artean, bildumak berak ez ezik, gero eta garrantzi handiagoa du Internet bidez informazioa eskuratzeko bidea ematen duen ekipamendu telematikoak.
- 1999. urtean, Interneteko sarbidez eta CD-ROMez hornitutako lehen 6 postuak instalatu ziren Liburutegi Nagusian. Harrezkero, aipatutako zerbitzua sareko liburutegi guztietara zabaldu zen.
- 2002. urtean, Konekta zaitez-eko 6 gune sortzeko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioaren bitartez eskaintza zabaldu egin zen. Gune horietan nabigazioa eta Interneteko prestakuntza eskaintzen da 14 urterik gorakoentzat. Eskaintza hori Konektza zaitez gunerik ez duten liburutegietan sortutako Interneteko sarbide-postuekin osatzen da.
- 2003. urtean, Donostiako Fomentoarekin signatzen zen akordioari esker Edonostia.net-eko guneak sortzen dira.
- Urte horretan bertan, sareko liburutegi guztietan ondoko eskaintza gaineratu zen: haurrentzako Internet eta informazio eta erreferentzia zerbitzuaren baliabide gisa erbiltzeko Internet-postuak.
- Ordenagailu horiek ez ziren udal-sarearekin konektatu eta ADSL lineen bidez sartzen dira Interneten. Haurrek erbailtzekoek segurtasun-txartela eta iragazkia dituzte.
- 2004. urtean Alderdi Eder Liburutegi Nagusia Wi-Fi gune (Interneten klaberik gabe sartzea) bilakatu da.
- 1.000 biztanleko, erabilera publikorako 1,21 terminal dago. Terminal horiek hiriko auzoetan banatuta daude. 2000. urtean, Espainiako liburutegi publikoen herenek baino gutxiagok zituzten erabilera publikorako ordenagailuak (11.500 biztanleko terminal bana).
|
Liburutegi Sareak eskaintzen dituen zerbitzu telematikoetan nabarmena hau da:
Prentsaren kontsultarako sistema aurreratua da Hemeroteka Plus, eta zenbait egunkarietako edukiak hartzen ditu: Berria, El Correo, Deia, Diario: Noticias de Alava, El Diario Vasco, Gara, Le Journal du Pay Basque, El Mundo, El País y Zabalik.
Modu ezberdinetan kontsulta daitezke edukiok: data zehatz batean argitaratutako egunkari bat edo batzuk zuzenean kontsultatuz, sisteman sartu diren azken egunkariak kontsultatuz, etab.
Gainera, hemerotekako edukiaren hainbat zati hautatzeko aukera ematen du sistemak, txosten batean gehitzeko aukera, txosten hori posta elektronikoaren bidez bidaltzeko aukera ematen du, horrela erabiltzaileak bere ordenagailu partikularrean kontsultatu ahal izango baitu. |
 |
|
- Internet, cd-rom eta ofimatika
Doako zerbitzuak, aldez aurretik izena emanda.
Haurrentzako Internet.
Liburutegi Sareak 6 eta 14 urte arteko adin txikikoei Internet zerbitzua erabiltzeko aukera ematen die, guraso edo tutoreen aldez aurretiko baimena izanda.
Erabilera-arauak:
- Beharrezkoa da Liburutegi Sareko irakurle-txartela aurkeztea.
- Egunean gehienez ere 30 minutuko kontsulta egiteko aukera.
- Galarazita dago Txata edo Internet MSM Menssengerra erabiltzea.
Lortutako informazioa inprimatzeko aukera ematen da:
- 0,07 euro zuri-beltzean inprimatutako orriko.
- 0,80 euro koloretan inprimatutako orriko.
- 1,00 euro disketeko.
- 1,00 euro CD huts bakoitzeko.
|
Helduentzako Internet.
Liburutegi Sareak honako zerbitzuak eskaintzen dizkie 14 urtetik gorakoei.
1. Erreferentziazko Internet: informazioa lortzeko kontsulta jakinetarako ordenagailuak.
Lortutako informazioa inprimatzeko aukera ematen da:
- 0,07 euro zuri-beltzean inprimatutako orriko.
- 0,80 euro koloretan inprimatutako orriko.
- 1,00 euro disketeko.
- 1,00 euro CD huts bakoitzeko.
|
 |
2. Nabigatzeko Internet: nabigatzeko eta posta elektronikoa erabiltzeko aukera Eusko Jaurlaritzak garatutako Konekta Zaitez=Conéctate programaren bidez .
Erabilera-arauak:
- Beharrezkoa da Konekta Zaitez zenbait tokitan erregistratzea.
- Egunean gehienez ere 60 minutuz erabil daiteke zerbitzua.
3. Prestakuntza Internet: aurrean aipaturiko programaren bidez.
4. WI-FI gunea: Liburutegi guztietan eskaintzen da, aldez aurretik Herritarren txartela lortuta. Interneten kablerik gabe sartzea lortzen da.
Cd-rom-ak.
Liburutegi Sareak fondoan diren cd-rom-ak kontsultatzeko ordenagailuak eskaintzen ditu, bai helduen sailean eta bai haurrenean ere.
Ofimatika.
Egia, Ernest Lluch (Amara), Loiola eta Okendo (Gros) Kultur Etxeetako Liburutegiek lanak egin ahal izateko hainbat ordenagailu eskaintzen dizkiete haurrei zein helduei.
Erabilera-arauak:
- Ordua eskatu behar da liburutegiko mahaian.
- Erabilerarako denbora: ordubete bat.
|
- Konekta Zaitez
|
 |
Gune honetan Donostia Kulturan dauden KZgunetan antolatutako ikastaroei buruzko informazioa aurkituko duzu:
- Udal Liburutegi Nagusia. Alderdi Eder
- Casares Kultur Etxea (Altza)
- Egia Kultur Etxea.
- Ernest Lluch Kultur Etxea (Amara)
- Lugaritz Kultur Etxea (Antiguo)
- Okendo Kultur Etxea (Gros)
|
 |
KZgunea Alderdi Eder:
Telefonoa: 943-42-38-65
e-mail: tutor.alderdieder@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa lortzeko |
 |
KZgunea Casares:
Telefonoa: 943-35-27-45
e-mail: tutor.casares@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa |
 |
KZgunea Egia:
Telefonoa: 943-28-15-21
e-mail: tutor.egia@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa |
 |
KZgunea Ernest Lluch:
Telefonoa: 943-46-57-18
e-mail: tutor.ernestlluch@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa |
 |
KZgunea Lugaritz:
Telefonoa: 943-31-73-79
e-mail: tutor.lugaritz@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa |
 |
KZgunea Okendo:
Telefonoa: 943-29-74-49
e-mail: tutor.okendo@kzgunea.net
Ekainako ikastaroei buruzko informazioa |
- Wi-fi liburutegietan
|
 |
Liburutegietan, hainbat udal-instalazio eta hirian dauden kanpoko eremuetan WIFI eremuak daude. Eremu hauei esker Internetera haririk gabe konektatzeko aukera dugu, bai ordenadore eramangarri, agenda elektroniko, eta WIFI telefonoen bitartez. Eremu hauetan Internetera doako sarrera izateko, beharrezkoa da Herritarren Txartela edukitzea, Udalinforen bulegoetan, liburutegietan eta web-an eskura dezakezuna. |
- Blog: liburutegiko albisteak
GURE BLOG-a EZAGUTU ETA PARTE HARTU
|
7.- Haurtxoteka
|
 |
Zerbitzu hau 0 eta 6 urteko haurrak etengabe pertsona heldu batekin egon daitezen pentsaturikoa da.
Zerbitzu hau ongi erabiltzeko aholkuak:
- liburu bat elkarrekin ikustea zein atsegina den erakuts zeniezaioke,
- irakurzaletasunerako bidea erakutsiz,
- ...eta liburutegiko liburuak guztionak direla azal zeniezaioke.
Izan ezazu gogoan haurrak nekatzen direnean liburutegia utzi behar izaten dela. |
8.- Fonoteka. Bideoteka
|
 |
Liburutegiko fondoaren cd-ak, dvd-ak edo bideoak entzun edota ikusteko beharrezko ekipamendua eskaintzen da. |
9.- Erreprografia eta eskanerra
- Liburutegia Sareak erabilera autonomoko fotokopiagailuak ditu, eta liburutegiko dokumentuen kopiak ateratzeko bakarrik erabil daitezke.
- Historia Saileko dokumentuak ezin dira liburutegiaren baimenik gabe erreproduzitu.
- Kontserbazio-arrazoiak direla eta, ondorengoak ezingo dira zuzenean fotokopiatu:
- 1950. urtea baino lehenagoko fondoak.
- koadernatutako fondo hemerografikoak.
- Liburutegiaren ustez gorderik mantendu beharrekoak.
- Dokumentuak erreproduzitzeko bestelako bitartekoak (argazkiak, mikrofilmak...)erabiltzeko, Liburutegi Zerbitzuko arduradunaren baimena lortu beharko da.
- Dokumentuak erreproduzitzeko baimena lortzeko kopien jatorriaren berri ere eman behar da.
- Erabiltzaileek informazioa zuri-beltzean zein koloretan inprimatzeko edota disketeetan eta cd-rom'etan kopiatzeko aukera dute.
- Eskanerra duten liburutegietan liburuzainarengana jo beharko da zerbitzu hau erabiltzeko.
- Erabiltzaileek Jabetza Intelektualaren gaian indarrean den legeria errespetatzeko erantzukizuna dute.
- Erreprografia-zerbitzuaren prezioak urtero onartzen eta argitaratzen diren prezio publikoen arabera aplikatzen dira. 2008. urterako prezioak honakoak dira:
- fotokopia edo inprimaketa zuri-beltzean, DINA-4 neurrian --- 0,07 €
- fotokopia-txartela DINA-4 neurrian (25 kopia) --- 1,80 €
- fotokopia zuri-beltzean, DINA-3 neurrian --- 0,10 €
- inprimaketa koloretan, DINA-4 neurrian --- 0,80 €
- disketea --- 1,00 €
- CD hutsa --- 1,00 €
- mikrofilmezko fotokopia, DINA-4 neurrian --- 0,10 €
- mikrofilmezko fotokopia, DINA-3 neurrian --- 0,20 €
- mikrofilmezko fotokopia, DINA-2 neurrian --- 0,25 €
|
Liburutegi Nagusia:
Liburutegi Nagusiko beste hainbat zerbitzu: Fondo eta Hemeroteka historikoa. Liburutegi arteko mailegua. Telelupa
|
Fondo eta hemeroteka historikoaren kontsulta:
Fondo historikoa:
Fondo historikoak Liburutegi Nagusian kontsulta daitezke: helduen saileko fondoak badira, Alderdi Ederren, eta haurren fondoak badira, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean.
Historia saileko dokumentuak ez daude eskuragarri eta ezin dira mailegatu. Horregatik, fondo hauek eskuratzeko beharrezkoa da Dokumentu-eskaerearen inprimakia betetzea, kontsultatu nahi den dokumentu bakoitzeko. |
 |
Fondo historiko honetan Fermín Lasala y Collado jaunak, Mandasko Dukeak, eginiko dohaintza da aipatzekoa. Mandasko Dukeak 10.000ren bat liburuz osaturiko liburutegia zuen. Liburu hauek politika orokorrean, diplomazian, historia unibertsalean, Frantziakoan batez ere, espezializatuak dira.
Bilduma honetan aipagarriak dira Diderot eta D´Alembert Entziklopedia (1751) lehen edizioa eta Moniteur Universel edo Gazette Nationale (1789-1852) bilduma osoa. |
Hemeroteka historikoa:
XX. mende erdialdean Udal Liburutegiko Hemeroteka sortu zen. Hasieran, egunkari eta errebista bilduma garrantzitsuak osatzen zuen, eta horietan gehienak XIX. mendeko bertako egunkari eta errebistak ziren; eta horrez gain, Espainiako eta atzerriko errebistaz eta egunkariz osaturiko bilduma zabala ere bazuen.
Alderdi garrantzitsu bat bildumarik zaharrenen eta zenbaitetan bakarren kontserbatze-lana da. Horretarako, aipaturikoen mikrofilmazioa edo digitalizazioa ari dira gauzatzen. |
Liburutegi arteko mailegua.
Liburutegi arteko mailegua Udal Liburutegia Nagusian egin beharko da beti.
Liburutegi arteko maileguaren bidez jasotako obren kontsulta Liburutegi Nagusian bertan egingo da, eta erabiltzaileek liburutegi hornitzailearen tarifa eta bidalketa-gastuak ordaindu beharko dituzte.
Zerbitzu hau erabiltzeko eskaerak Liburutegi Nagusiko informazio-mahaian aurkeztu beharko dira. |
 |
Telelupa.
Alderdi Eder Liburutegi Nagusiak telelupa-zerbitzua du, ikusteko arazoak dituzten pertsonei irakurketa errazteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero: liburutegia_alderdieder@donostia.org
|
.- Ordenagailu eramangarrien mailegua
Ordenagailu eramangarriak maileguz emateko zerbitzuak hauxe du helburu: erabiltzaileei prestakuntza, informazio eta aisia xedeetarako baliabideak erabil ditzaten erraztea.
- Nork erabil dezake?
Zerbitzu hau Donostiako Udal Liburutegi Sareko 18 urtetik gorako bazkideek erabili ahal izango dute. Bazkide zarela ziurtatzeko Donostia Kulturako txartela edo Liburutegi Sareko txartela aurkeztu behar da.
Maileguaren baldintzak eta ezaugarriak:
Ordenagailua ezin da Liburutegiko instalazioetatik atera.
Mailegua AMICUS kudeaketa sistema automatizatuaren bidez egingo da. Erabiltzaileren bati arrazoi jakin batengatik (oraindik itzultzeko dauden maileguak...) sistema blokeatzen bazaio ezin izango du zerbitzu hau erabili.
Mailegua 3 ordukoa da, berritzeko aukerarik gabe. Hamabost minutu pasa eta gero eskaririk ez balego, mailegua berriz ere egiteko aukera egongo. Liburutegia itxi baino ordu erdi lehenago itzuli beharko da ordenagailua.
Ezin da erreserbarik egin. Ekipoak eskaera ordenari jarraituz mailegatuko dira soilik.
Ordenagailua beranduenez ordubete geroago itzuliz gero, erabiltzaileak ez du bi egunez maileguz hartzeko aukerarik izango.
Erabiltzailek Liburutegi Sareko bazkide txartela eta NAN txartela edo pasaportea aurkeztu beharko ditu mailegu-mahaian. Dokumentazio hau mailegu denbora amaitzean itzuliko zaio.
Erabiltzaileak dokumentu bat sinatu beharko du ordenagailu eramangarria erabiltzeko baldintzak onartzen dituela baieztatuz.
Ekipoa piztuta itzuli behar da, eta osagai guztiak ondo daudela, mailegu-mahaian. Liburutegiko langileek ziurtatuko dute hori guztia.
Erabiltzailea da ekipoaren arduraduna eta zaindaria mailegatzen zaion denbora tartean. Ezin izango ditu ordenagailuan instalatuta dauden hardwarea eta softwarea manipulatu. Ordenagailua erabiltzaileari entregatu zaion baldintza beretan itzuli behar da.
- Erabiltzaileak hitz ematen du uneoro errespetatuko duela Jabetza Intelektualari buruz indarrean dagoen legeria, eta Interneterako sarbide zerbitzua behar bezala erabiliko duela. Liburutegia ez da inoiz ere ez erabiltzaileek zerbitzua erabiliko duten moduaren erantzule izango ezta berreskuratu dezaketen informazioarena edo sar daitezkeen informazioarena ere.
- Sistema informatikoan gerta daitezkeen matxurak edo eroriak eta transmisioaren abiadura ez dira liburutegiaren erantzukizuna.
- Ordenagailu eramangarriaren edozein anomalia edo funtzionamendu oker liburutegiko langileei jakinarazi behar zaie.
- Ekipo guztiak izozte sistema batekin konfiguratuta daude (Custodius txatela). Horrek esan nahi du ordenagailu behin itzali eta gero bere jatorrizko egoerara itzultzen dela eta biltegiratutako datu guztiak galtzen direla. Horregatik, ordenagailuan egin den lana mantendu nahi izanez gero, hauxe egin behar da: erabiltzaileak bere lana ordenagailuaz kanpo dagoen memoria-gailu batean gorde (USB portuaren bitartez), bere posta elektronikora bidali edo CD/DVD batean grabatu beharko du. Liburutegia ez da gerta daitekeen informazio galeraren erantzule izango.
- Liburutegiko langileek zerbitzuari amaiera emateko eskubidea erreserbatuta dute, ordenagailuaren erabilera araudi honetan bildutakoa ez bada.
- Liburutegiko langileek ordenagailu eramangarrien mailegua erraztuko diete erabiltzaileei (entregatu eta itzultzea) eta zerbitzu honi buruzko galderei erantzungo diete, edota liburutegiko baliabide elektonikoei buruzkoak. Erabiltzailearen erantzukizuna da ordenagailuan instalatutako programak nola funtzionatzen duten jakitea.
Zerbitzuari buruzko arauak ez betetzea:
Ordenagailu eramangarria atzerapenarekin itzultzea: ordenagailu eramangarriaren mailegu zerbitzua 2 egunez etetea ordubeteko atzerapen bakoitzeko.
Programen konfigurazioan aldaketak egitea: zerbitzua 7 egunez etetea
Ordenagailu eramangarria gaizki erabiltzeagatik hondatzea: ordenagailuan egindako kaltea konpontzeko kostua beregain hartzea eta zerbitzua urtebetez etetea
|
Musika Eskolako Liburutegia:
Musika Eskolako Liburutegiko beste hainbat zerbitzu : Musika eta dantzari buruzko informazio-zerbitzua. Biniloen fonoteka-zerbitzua. Partituren kontsulta.
|
Musikari eta dantzari buruzko informazioa: Musikari eta dantzari loturiko kontzertuen, ikastaroen, enplegu-eskaintzen...berri ematen da. Fonoteka-zerbitzua: Sarearen gainerako tokietan bezala cd'ak entzuteko aukera ematen da, eta honez gain, biniloak ere entzun daitezke. Partituren kontsulta: Bi piano-klavinova eskaintzen dira partiturak kontsultatzeko. |
 |
|
|
|